BEGIRADA

Hitz merkeak

Andoni Ortuzarrek EAJren abertzaletasuna azpimarratu nahi izan zuen atzo, alderdia sortu zeneko 125. urteurren ekitaldian: «Euskadi askatzeko sortu ginen eta ahalegin horretan jarraituko dugu». Hitzak hitz, EAJren ekintzek «sentirse cómodos en España» zaharra dakarte gogora. Adierazle garbiak, Urkullu lehendakariak Kataluniako auzian izan zuen jokaera eta Gure Esku-ri buruz idatzitakoa.