GARA
Iruñea

Iruña Rock jaialdia 2021eko urriaren 29 eta 31 artean eginen da

Martxoan egitekoa zen Iruña Rock jaialdia atzeratu egin behar izan zuten pandemia dela eta. Aurtengo udazkenera mugitu zuten data, baina egungo egoera ikusirik edizioa bertan behera uztea erabaki dute eta 2021eko urriaren 29, 30 eta 31ra igaro dute jaialdia.

Antolatzaileek esan dutenez, 2020ko ediziorako pentsatuta zuten antzeko kartela osatuko dute, baina aldaketa batzuk aurreikusten dituztenez, aurrerago emango dituzte xehetasun gehiago.

Hemendik datorren urtera egoera hobetuko delakoan, Navarra Arena erreserbatu dute hiru eguneko jaialdia gauzatzeko. Bestalde, antolatzaileek iragarri dute aurtengo sarreren dirua itzultzeko bideak abian jarriko dituztela laster.