Asier AIESTARAN
Txirrindularitza

Van Aert nagusitu da Sanremoko helmugan

Jumbo taldeko herbeheretarrak Julian Alaphilippe menderatu du bi izarren arteko esprint ikusgarrian.

Wout Van Aert txirrindularitza zaleak aho zabalik uzten ari da behin eta berriro. Iaz mota guztietako garaipenak lortu bazituen, aurten ere bide beretik doa: aurreko asteburuan aldapan gora amaitzen den Strade Bianche klasikoa irabazi zuen, eta atzo Milan-Sanremo irabazi zuen esprintean.

Jumbo taldeko herbeheretarra Julian Alaphilippe frantziarrarekin iritsi zen helmugara, eta bien arteko borrokan Van Aert azkarragoa izan zen. Atzeko taldetxoan Michael Matthews izan zen indartsuena eta hirugarren postua eskuratu zuen.

Benetan aipagarria Alex Aranburu gipuzkoarrak lortu zuen zazpigarren postua, aurten 305 kilometro izan dituen urteko lehen “monumentuan”. Gorka Izagirre ere aurrean iritsi zen azken metroetara eta Ormaiztegikoak egin zuen lanari esker Aranburuk emaitza ederra erdietsi ahal izan zuen.

Erasoa Poggion

Lasterketa Alaphilippek hautsi zuen, Poggioko azken metroetan. Iaz egin zuen bezalaxe, Deceuninck taldeko frantziarrak sekulako erasoa jo zuen, aurkari denak atzean utzi eta mendate gaina bakar-bakarrik igaroz. Atzetik Van Aert izan zen gehien hurbildu zitzaiona, eta Poggioko jaitsiera azkarrean herbeheretarrak frantziarrarekin bat egitea lortu zuen. Hortik aurrera, aurreko biak ongi moldatu ziren helmugara batera iristeko, eta atzean ez zen nahikoa ulermen izan aurrekoak harrapatzeko.

Alaphilippe izan zen esprinta abiatu zuena, baina Van Aertek modu ikusgarrian eutsi zion erasoari. Datu bat: Van Aertek Alaphilippek iaz lortu zuena errepikatu du, Strade eta Milan-Sanremo jarraian irabaztea. Eta beste bat: 21 urte ziren belgikar batek Sanremon besoak altxatzen ez zituela.

Gidoi berbera

Nahiz eta aurtengo ekitaldiak berezitasun asko izan –inoiz baino beranduago korritzea, ibilbide desberdinarekin eta inoiz baino kilometro gehiagorekin, talde bakoitzean sei txirrindulari bakarrik irteeran...–, lasterketaren gidoia ia betikoa izan zela esan daiteke.

Zazpi txirrindularik hasieratik osatutako ihesaldiak ez zuen inolako aukerarik izan, eta lehen zatiko albiste bakarra Matteo Trentin italiarraren erorikoa izan zen, Cipressan gora lehen saiakerak hasi arte.

Primoz Roglic y Remco Evenepoel, los otros dos protagonistas de la jornada

El esloveno Primoz Roglic (Jumbo) se adjudicó la segunda etapa del Tour de L'Ain, entre Lagnieu y Lélex Monts-Jura, rematando el gran trabajo del Jumbo y logrando además el maillot de líder. Roglic se impuso al colombiano Egan Bernal (Ineos), que se pone segundo en la general, y al italiano Valerio Conti (UAE), que ocupó la tercera plaza en la meta.

La etapa, con cinco puertos de montaña (tres de 2ª y dos de 3ª), se decidió en la subida al último de ellos, el Cote de Menthieres, con la cima en el km 116, tras una ascensión de 9,1 km y desnivel medio del 6,3 por ciento. En la ascensión, tras anularse varias fugas, empezó la gran labor del Jumbo, que sacrificó a Tom Dumoulin tirando de un grupo donde no estaba en entonces líder, el italiano Andrea Bagioli. George Bennett y Steven Kruijswijk continuaron el trabajo, aunque Bernal, bien ayudado por un gran Jonathan Castroviejo, pudo aguantar el ritmo.

En Polonia, el ecuatoriano Richard Carapaz (Ineos) perdió el liderato en la etapa reina, la penúltima de la carrera con seis puertos de primera categoría, tras un día accidentado. El primer puesto de la general es ahora para el joven flamenco de 20 años Remco Evenepoel (Deceuninck), triunfador en la jornada clave.

Evenepoel protagonizó una escapada en solitario de 50 kilómetros que culminó con un bonito homenaje a Fabio Jakobsen: en el momento de cruzar la línea de meta mostró el dorsal número 75 de su compañero.A.A.