DONOSTIAKO PIRATEK HIRIA SETIATU DUTE, SEGURTASUNEZ

Donostiako Piratak ere ez dira libratu koronabirusaren pandemiatik. Egoera onartuta, hiria abordatzea arriskutsuegia izan zitekeela ohartuta, egoerara moldatutako ekitaldien bitartez setiatu dute Gipuzkoako hiriburua. Pandemiak eragindako egoerara egokitutako eskaintzarekin koloreztatu zuten atzo Trinitate plaza eta, nola ez, aldarrikapenek ere izan zuten lekurik. Elkar zaintzeko gunea izan zen piraten gotorlekua, festa masiboetatik aldenduta. Haurrentzako ikuskizuna (irudian), musika zein bertso saioa eta “Izan Pirata” dokumentalaren proiekzioa izan ziren ekitaldiak, publiko mugatuarentzat.

Juan Carlos RUIZ | FOKU