Ramon SOLA

Aginako bidegabeki zigortu zuten Madrilen, akusazioa bihurrituz

Ostegunean hil zen Asier Aginako durangarra kartzelan gaixotu zen. Beste preso asko ez bezala, azkar utzi zuten aske. Baina ez zuen une horretan zertan Estatu espainolean preso egon: «eraikitako inputazio» bat erabilita zigortu zuen Auzitegi Nazionalak, ETAko kide izateari zegokion kondena jada Estatu frantsesean beteta zuela saihesteko.

Auzitegi Nazionalean Asier Aginakoren aurka 2013ko uztailean egindako epaiketa bitxi-bitxia izan zen, zenbait espainiar hedabidek ohartarazi zutenez. Asier Aginakoren aurka ETAko «kolaboratzaile» izatearen akusazioa erabili zuen Fiskaltzak, baina durangarrak inputazio hori ukatu eta erakundeko «kidea» zela, ez kolaboratzailea, jakinarazi zion epaimahaiari.

Auzian ziren frogei erreparatuta, Aginakoren adierazpenak fiskalaren tesiak baino oinarri askoz sendoagoa zuen. Izan ere, bere etxean armak eta lehergailuak aurkitu zituen Poliziak. Boluetako ezbeharrean 2000. urteko abuztuan hildako ETAko lau kideekin lotu zuen fiskalak. Baina, hala ere, «kolaborazioa» baino ez zion egotzi.

Zergatik jokabide hori? Erraz ulertzen da: Asier Aginakok ETAko kide izateagatik ezarritako zigorra jada beteta zuen Estatu frantsesean (2004tik 2012ra bitartean hain zuzen ere) eta, ondorioz, Auzitegi Nazionalak ezin zuen delitu beragatik zigortu. Bai, ordea, «kolaborazioagatik». Urte batzuk lehenago Justizia ministro izan zen Juan Fernando Lopez Aguilarrek laburbildu bezala, euskal presoei espetxealdiak luzatu ahal izateko batzuetan «inputazioak eraiki» egin behar dira auzitegietan eta Aginakorekin gertatua adibide garbia izan zen. Fiskalak eskatu bezala eman zen epaia azkenean eta, ondorioz, preso jarraitu behar izan zuen Aginakok, ia beste sei urtez, Estatu espainolean.

Berehala askatua gero

Valentziako Picassent espetxean zela, ondoezik sentitzen hasi zen Aginako. 2019ko urtarrilean ebakuntza egin zioten eta gaixotasun larri-larria zuela egiaztatu zuten segidan. Kasu honetan Auzitegi Nazionalak berehala eten zuen zigorra, legea betez.

Zertxobait geroago, bere bikotekide preso Aitziber Coellori ere espetxetik ateratzeko baimenak onartu zitzaizkion, asteko egun batzuetan ordu batzuez espetxetik atera eta Asier Aginako eta bien semearekin batera egon ahal izateko (2017an jaio zen umea).

Zigorra bukaeraraino agorturik, maiatzean kalera atera zen Aitziber Coello. Baina bitartean eritasunak bere bidea egin du eta, azkenean, ostegunean zendu zen Aginako, 45 urterekin.

PNV, EH Bildu, EP y la mayoría sindical estarán con Sare en el mosaico de esta tarde en Donostia

Sare anunció ayer que una importante delegación de partidos y sindicatos –PNV, EH Bildu, Elkarrekin-Podemos, ELA, LAB, UGT, Steilas, ESK, EHNE y Etxalde– estará presente en el mosaico que formará esta tarde en la playa de la Concha de Donostia bajo el lema “Resolution. Etxera!”. Resaltó que «esa conjunción entre sociedad civil, partidos y sindicatos es la fórmula más adecuada para poder alcanzar los objetivos propuestos». Esos siete sindicatos, junto a CGT/LKN, CNT e Hiru, se concentraron en Bilbo para reclamar el fin de la política de excepción que se aplica a los presos vascos.

Ya por la tarde, decenas de municipios y barrios acogieron movilizaciones: Oñati (se reunieron 62 personas), Bergara (40), Lezo (21), Lekeitio (92), Getaria (26), Zarautz (126), Mutriku (30), Zornotza (40), Ugao (50), Deba (35), Agurain (42), Amurrio (65), Ondarroa (134), Lazkao (70), Errenteria (99), Etxarri Aranatz (50), Arbizu (18), Legorreta (18), Irun (80), Galdakao (93), Hernani (107), Gasteiz (320)... GARA