Dabid LAZKANOITURBURU

Bidenek armagabetze nuklearrerako ituna luzatu nahi du Errusiarekin

Joe Biden AEBetako presidentea prest azaldu da herrialdeak Errusiarekin duen armagabetze nuklearrerako ituna beste bost urtez luzatzeko. Hori bai, Moskuri leporatzen dizkion «jokabide liskartiak» gertutik zainduko dituela dio.

AEBetako presidente berriak, Joe Bidenek, datorren otsailaren 5era arte indarrean den armagabetze nuklearrerako New Start ituna bost urtez luzatzea proposatu dio Errusiari. Washingtonek eta Moskuk 2010ean ituna sinatu zutenean, akordio berririk ezean epea 2026ra artekoa izatea aurreikusi zuten. Ituna bost urtez luzatzearen alde azaldu da Kremlina ere eta pasa den asteazkenean kargua hartu zuen Bidenen «proposamen zehatzen» zain dela adierazi du. Beraz, Vladimir Putin Errusiako presidenteak luzapenari oniritzia ematea espero da.

Donald Trump AEBetako presidente ohiak, urtebeteko luzapena baino ez zuen onartzen beste akordio orokor bat lortzen saiatu bitartean. Trumpek ez zuen akordio gaurkotu bat sinatu nahi Txina itun berrian sartu ezean. Pekinek Moskurekin eta Washingtonekin alderatuta askoz arma nuklear gutxiago dituela argudiatzen du negoziazio mahaian ez esertzeko eta konpromisorik ez hartzeko. Akordio bat negoziatzeko, AEBek beren armategia Txinak dituen arma nuklearren kopurura mugatzea eskatzen du aurretik Pekinik. Errusiak, bere aldetik, ohartarazi du Britainia Handia eta Estatu frantsesa ere, potentzia nuklearrak izanik, akordio berrian sartu beharko liratekeela.

Berrarmatzearen arriskua

AEBek eta Errusiak dituzte munduan dauden arma nuklearren %90. New Start itunak bi aldeon arma nuklear estrategikoen kopurua murriztu du 2010etik. Bakoitzak 1.550 buru nuklear eta 700 sistema balistiko baino ezin dituzte eduki, 2002an adostutako itunak aurreikusten zuena baino %30 gutxiago.

Adituak beldur dira New Start ituna iraungitzeak berrarmatze nuklear batera eraman dezakeela mundua. Izan ere, 1972tik lehen aldiz, ez litzateke egongo indarrean bi potentzia nuklear handienen arteko akordiorik.

Jen Psaki Etxe Zuriko prentsa bozeramaileak onartu du ituna mantentzea AEBen «nazio interesa» dela eta aurreratu du Biden ituna luzatzeko Kremlinekin negoziatzearen alde dagoela. Hori bai, AEBek Errusiaren «zuhurtziarik gabeko jokabide liskartiak gertutik jarraituko» dituztela eta «erantzukizunak exijituko» dizkiotela esan du.

Horrela bada, Bidenek zera agindu die inteligentzia zerbitzuei: azken hauteskundeetako ustezko Errusiaren zibereraso erraldoia aztertzea, Alexei Navalniren ustezko pozoitzea eta atxiloketa ikertzea eta, azkenik, Afganistanen AEBetako soldaduak hiltzeagatik Moskuk talibanei sariak eskaini ote zien egiaztatzea.

Bidenen administrazio berria Errusiaren aurkako hitz gogorrak erabiltzen ari da egunotan, argi utziz Trumpek Kremlinarekin eta bere «lagun mina» den Putinekin izandako jarrera anbibalentetik aldentzea erabaki duela. Magnatearen negoziatzailea zen Marshall Billingsleak gogor salatu du gobernu berriaren jarrera. «24 ordu nahikoa izan dira Joe Bidenen taldearentzat Errusiarekin egindako aurrerapausoak pikutara botatzeko. Luzapenaren truke ez dugu ezertxo ere irabazten», nabarmendu du.

Adituek ez dute, ordea, hain garbi ikusten Trumpen negoziazio estrategiaren ustezko arrakasta. Izan ere, Iranekin hitzartutako akordio nuklearretik irten zen Trump Administrazioa, Zeru Irekia ituna baliogabetu egin zuen eta indar nuklearrak gutxitzeko beste itun bat, INF, arrisku larrian jarri zuen.

Aitzitik, adituek Bidenen jarrera txalotu dute. «New Start ituna luzatu eta gaurkotzearen aurka daudenak neurririk gabeko arma lasterketa nahi dutenak dira», ziurtatu du Vipin Narange Massachusettseko Institute of Technology entzutetsuko irakasleak.

Entra en vigor el Tratado de Prohibición de Armas Nucleares

El Tratado de Prohibición de Armas Nucleares, negociado y aprobado en 2017 en Naciones Unidas, entró oficialmente en vigor ayer tras ser ratificado por medio centenar de países. No obstante, continúa enfrentándose a la oposición de todas las potencias atómicas.

Se trata del primer tratado multilateral de desarme nuclear aprobado en más de dos décadas y en él los firmantes se comprometen entre otras cosas a no desarrollar, adquirir, almacenar, usar o amenazar con usar armas nucleares u otros dispositivos explosivos nucleares.

Actualmente, de los más de 120 Estados que participaron en la aprobación, 86 han firmado el documento y 51 han finalizado su ratificación, entre ellos muchos latinoamericanos.

Sus impulsores confían en que la nueva norma contribuirá a la larga a aumentar la presión sobre las potencias atómicas.

Todas las potencias nucleares boicotearon las negociaciones del Tratado, tanto las reconocidas (EEUU, Rusia, China, Estado francés y Gran Bretaña) como el resto de países que se sabe que disponen de bombas atómicas (Corea del Norte, Pakistán, India e Israel).

Tampoco participaron en las negociaciones los miembros de la OTAN, con la excepción de Países Bajos, que sí lo hizo, pero no se ha sumado al Tratado. Japón, tampoco.GARA