BEGIRADA

Australiarrak kalean, kolonialismoa salatzen

Australiaren eguna 1994tik ospatzen da urtarrilaren 26an. Egun horretan, 1788an, lehen kolono britainiarrak iritsi ziren. Ospakizun horrek eztabaida handia sortzen du herrialdean. Jatorrizko herritarren ustez, festa hori iraingarria da eta atzo milaka pertsona atera ziren kalera kolonialismoa, lurren lapurreta eta jatorrizko biztanleekin egindako genozidioa salatzera.