GARA
DONOSTIA
SARE-REN MOBILIZAZIOAK, BIZI ARTEKO ZIGORRAREN AURKA

Ultrei fokua kenduta oihua ozentzea lortu du Sarek

Milaka pertsona elkartu ziren Euskal Herriko hainbat herritan 7/2003 legearen bitartez euskal presoei aplikatzen zaizkien bizi osorako espetxe zigorren kontra eta Unai Parot arrasatearra askatzearen alde. Sarek Arrasaten berretsi zuen ez diola «inolako konfrontaziorako aukerarik» emango eskuin muturrari.

Sarek Arrasaten egitekoa zuen 31 kilometroko Elkartasun Martxa bertan behera uztea eta horren partez Euskal Herriko plazetan 50etik gora mobilizazio egitea erabaki zuen. Hala, presoen eskubideen aldeko plataformaren deialdiak erantzun handiagoa izan zuen. Milaka pertsona batu ziren atzo eguerdian “Bizi osorako zigorrik ez! Giza Eskubideak, elkarbizitza, konponbidea” lemapean EAEko hiru hiriburuetan eta hainbat herritan eginiko protestetara.

Espetxeetako legedi arrunta betetzea eskatu zuten plazaz plaza herritarrek eta, horrekin batera, 31 urte preso egin dituen Unai Parot askatzeko aldarria izan zen nagusi; lehen aldarria betetzeak bigarrenari bide emango bailioke legez.

PPk eta Voxek, Elkartasun Martxa Paroti omenaldia egitea zela argudiatuta, elkarretaratzeak deitu zituzten Arrasaten, eta ultrek bilatzen zuten konfrontazioari iskin egin eta presoen eskubideen aldeko aldarria fokuratu asmoz aldatu zuen formaz mobilizazioa Sarek. Alderdi eskuindarrek, halere, beren protestak mantendu zituzten larunbatean, eta probokazioetan ez erortzera dei egin zien presoen eskubideen aldeko plataformak herritarrei.

Horrela, ultrekiko distantzia hartuta, Arrasateko Monterron parkean ehunka herritar elkartu ziren “Bizi osorako zigorrik ez” idatzirik zeukan pankartaren atzean, aldi berean beste hainbat herritan egin zuten bezala.

7/2003 salbuespen legea

Arrasateko elkarretaratzearen hasieran Nahikari Iturbe, Inaxio Oiarzabal eta Bego Atxa Sareko bozeramaileek hartu zuten hitza. «Gaur, Arrasaten eta Euskal Herriaren luze-zabalean, euskal presoek bizi duten salbuespenezko espetxe politika salatu nahi dugu. 7/2003 legediaren ezohikotasuna salatu eta bertan behera geratzea eskatu nahi dugu, honek presoen bizi osoko zigorra ezkutatzen duelako», azpimarratu zuen Oiarzabalek. Gogoratu zuen lege honek 60 presori eragiten diela, eta 40 urteko espetxe zigorrak, beste hamabosti.

«7/2003 legeak, euskal presoei bereziki aplikatzeko sortuak, bizi osorako kartzela zigorrak ahalbidetzen ditu. Hala da espetxean 40 urteko zigor efektiboa betetzeko kondenatuta dauden 15 presoen egoera, tartean, Unairena. Kondena horiek espetxeen arloko araudian ezarritakoaren kontrakoak dira», salatu zuen Nahikari Iturbek, eta hau gaineratu: «Gaur, isilarazi nahi izan duten aldarri hau Euskal Herriko plaza guztietan ozen adieraziko dugu. Bizi osorako zigorrik ez!»

Ildo beretik, asteotan komunikabide espainiarrak bete dituzten ultraeskuindarren «gezurrak» gaitzetsi dituzte Sareko bozeramaileek: «Harriduraz bizi izan ditugu azken aste hauetan esan diren gezur guztiak. Garbi zegoelako ez zela inondik inora ezeren omenaldirik, ezta ezeri gorazarre egiteko ekitaldirik», esan du Oiarzabalek.

Baina PP, Vox, eta beste zenbait taldek egindako propagandak «bidea ireki dio eskuin muturrari beraiek nahi zuten konfrontazio eremua sortzeko», gaitzetsi du bozeramaileak.

Inaxio Oiarzabalek nabarmendu du Sarek «elkarbizitzaren alde» lanean jarraituko duela eta ez duela «inolako konfrontaziorako aukerarik» emango.

«Ekitaldi hau probestu nahi dugu jasan dugun desprestigio kanpaina salatzeko, eta komunikabideei, agente politiko eta sindikalei deitzeko ez daitezen erori espetxe politiken eta eskubideen arloan aurrerapenik egin nahi ez duten horien jokoan», agertu zuen Bego Atxak.

Eguerdiko elkarretaratzearen ondoren eta faxistek Arrasate utzia zutenean, arrasatearrak berriro atera ziren presoen eskubideen alde kalera, 19.00etan, era jendetsuan.

Arrasate recibe a PP y Vox con una cacerolada popular y el monolito antifranquista enlutado

La respuesta a la campaña contra la denuncia de la cadena perpetua a los presos vascos que incluyó ayer dos actos de PP y Vox en Arrasate, además de otros de la AVT en diferentes ciudades del Estado, tomó forma pacífica con elementos como una cacerolada popular a la llegada de los miembros de Vox a Arrasate. Decenas de jóvenes se concentraron además ante el acto de la formación de Santiago Abascal (en realidad convocado por su diputado Francisco José Alcaraz bajo la marca Voces contra el Terrorismo). Entonaron ‘Que se vayan’ y ‘Faxistak kanpora’.

El PP fue el primero en hacerse notar en Arrasate, con una concentración ante la nave industrial en que ETA mantuvo secuestrado al funcionario de prisiones José Antonio Ortega Lara en 1997. Allí, además de afirmaciones como que los miembros de esta organización «son dignos de estar en la cámara del terror de cualquier museo de cera» (por boca de Carlos Iturgaiz), destacaron las andanadas al presidente español, Pedro Sánchez.

El acto de Vox arrancó con una importante presencia de la Ertzaintza dispersando a antifascistas que trataban de acercarse. En una de las acometidas un hombre de edad avanzada que estaba en una terraza cayó al suelo y sufrió una contusión.

El acto ultra fue breve y los participantes se marcharon posteriormente en autobuses. Se vieron banderas españolas, camisetas de la Guardia Civil y como colofón también se escuchó el himno español. «Es verdad que hemos venido a provocar, a provocar la conciencia de los que quieren que renunciemos a la verdad y a la justicia, esos jueces y fiscales que tienen manchadas las togas con la sangre de las víctimas del terrorismo», afirmó el diputado de Vox y expresidente de la AVT Francisco José Alcaraz. También habló el líder de de los ultras, Santiago Abascal.

Este evento de Vox estaba fijado en la plaza Arizmendiarreta, donde precisamente hay instalado un monolito en recuerdo a las 124 personas fusiladas o hechas desaparecer en Deba Garaia durante la guerra de 1936. Por ello, la asociación Intxorta 1937 decidió tapar este monolito con una tela negra, en señal de luto y recordando que «sus asesinos nunca fueron juzgados, nunca pidieron perdón».GARA