BEGIRADA

Etorkin beltz pobreak ez dira ongi etorriak

Haiti Amerikako herririk pobreena da. Abuztuaren 14ko lurrikararen suntsipena presidentearen hilketari, kaos politikoari, krisi ekonomikoari eta pandemiari gehitu zaio eta migratzaile olde bat AEBen eta Mexikoren arteko mugan ate joka dago. AEBek harrera onartezina egin diete: mugako poliziak etorkinei zaldietan eta latigoz bidea ixten saiatzen diren artean, 15.000 haitiar Texasen zubi baten azpian blokeatuta dituzte.