GARA
BILBO
BEC, MUTRIKUKO BANDA IKONIKOAREN ITZULERAREN LEKUKO

Betiko rock onak eragindako Delirium Tremens kolektiboa

«Garai bateko espiritua gaur egunera ekarri nahi» izan duela aitortu zuen Delirium Tremens taldeak, hiru hamarkaden buruan kaleratu duen «Hordago» diskoaz mintzatean. Lepo zegoen BEC, atzo, mutrikuarren soinuen gose. Eta betiko soinu indartsu, zuzena eta betiko espiritua hor dirauela erakutsi zuten. Hordagoa, eutsita.

BEC handia da. Oso. 35. urteurrena ospatzeko toki aparta, baina, era berean, beldurgarria. Delirium Tremens taldeak Barakaldoko BEC gunea betetzea lortu zuen atzo gauean, hainbeste ureteren buruan itzuli direla ospatzeko “deitu” zuten festa eta kontzertu handian. Laukoteak “Ihes” kantarekin hasi zen eta ondoren, betiko doinuak eta “Hordago” disko berrikoak tartekatu zituzten, zele guztien gozamenerako. Aurretik, Des-kontrol (25 urte bete ditu aurten) eta McOnak (10 urte) izan ziren eszenatokian. Gau zoriontsua euskal rockarentzat.