Jon ORMAZABAL
Erremontea | Ezker besoa galtzeko zorian egotetik, lehen txapela janztera

Utergaren gabonetako ipuina

«Istripuaren ostean lasaiago irteten naiz kantxara eta horrek lagundu egin dit» aitortu zuen aurrelariak.

Nekez ahaztuko du Xanti Utergak (Doneztebe 1984-08-01) 2013. urteko azken eguna. Profesional bezala sei urtean aritu ostean, San Silvestre egunean jokatu zuen bere lehen finala -Ion azpeitiarra lagun zuela eta Urriza-Endika bikotearen aurka- eta urte berria etxeko hormak atontzeko txapel dotore batekin hasi zuen. Kirolari guztientzat garaipen guztiak oso garrantzitsuak diren arren, nafarrarentzat are bereziagoa izan da, erremontean berriz jokatzeko modurik izango ote zuen ez zekiela estreinatu baitzuen amaitu berri dugun urtea.

2011ko San Martin egunak muturreko esperientzia bat jarri zion Xanti Utergari. Leitzako paper fabrikan lanean ari zela, makina batek harrapatu eta ezker besoa galtzeko zorian egon zen doneztebarra. Besoa galduko ez zuela jakinda «gaitz-erdi» esateko moduan izan zela, bere kirol ibilbideko unerik gozoenean zegoela jakinda ere, erremontea bigarren mailako arazo bat izatera pasatu zen eta ebakuntzatik osatu eta oinazeak atzean uzteak hartu zuten lehentasuna.

Erremontearen harrak, ordea, barruan jarraitu zuen, eta besoa onera egiten joan zen eran, ilusioa berpizten joan zitzaion. Saskia eskuin eskuan jartzen duen arren, asko ziren Uterga goi mailan berriro ikusiko ez genuela uste zutenak -ezker paretan sarri sartzen dira pilotan erremontean eta pilotariak kolpe dezente hartzen ditu besoarekin bere aurka-, itzulerako bere lehen entrenamenduan aurrelariak berak ere jokatzen ahaztu zitzaiola uste izan zuen, baina irailean Galarretara itzuli eta bere ibilbideko garaipenik handiena lortu zuen.

Gainera, ez du apenas denborarik behar izan maila on hori berreskuratzeko, 19 partida baino ez baititu jokatu 2013. urtean eta horietako azkenean, partida bikaina jokatuta, txapela etxera eraman ahal izan zuen.

Orkatilaren sustoa

Ipuin edo film gehienek, ordea, izaten dute euren azken uneko ezustekoa, dena bideratuta dagoela ematen duenean, tramari beste buelta bat ematen dion gertaera, eta Utergarenak ere izan zuen berea.

Izan ere, finala jokatu baino astebete lehenago, Galarretako jaialdiko hirugarren partida bat jokatzen ari zela, eskuin orkatila bihurritu zuen eta bere partaidetza kolokan egon zen. «Horrenbeste denbora geldirik egon ostean, sekulako haserrea hartu nuen, baina zorionez enpresa ondo portatu zen, ondo osatu nintzen eta finala egoera onean jokatu ahal izan nuen», azaldu zuen Utergak. Oraimendik finala astebetez atzeratuta, Doneztebekoa sendatu egin zen eta garaiz iritsi zen egun handirako.

Gorabehera hauek denak pasatu ostean, atzera begira jarrita, balorazio ezin hobea egin zuen atzo Utergak, Euskadi Irratian Joxe Mari Apaolazak egindako elkarrizketan. «Orain urtebete nork esan behar zidan niri horrela egon behar nuenik orain? Baina hura ere pasatu genuen, gauza guztietatik ikasten da zerbait eta honetatik ere bai. Frontoira itzuli naiz, lasaiago aritzen naiz orain kantxan, eta ongi ez dizut esango, baina kalterik ez dit egin», adierazi zuen Doneztebeko aurrelariak.

Muturreko egoerek horixe omen dute ona, benetan garrantzitsuak diren gauzak zeintzuk diren ikasten omen dela. Halaxe uste du Utergak berari gertatu zaiola. «Hori da, nik uste dut orduan oso larri ikusi nuela nire burua, ordura arte ez zitzaidan halako gauza larririk gertatu eta ikusten nuen burua ere galtzen ahal nuela. Trantze honetatik irten nintzenean ikusi nuen bizitzak badituela beste mila gauza eta ezin duzula erremontean bakarrik pentsatu. Beste filosofia batekin edo lasaiago joaten naiz frontoira orduz geroztik eta horrek lagundu egiten dit», onartu zuen Utergak.

Bestondoagatik edo, 2014a ezin izan zuen garaipen batekin estreinatu, Etxeberria III.a lagun, 40-26 galdu baitzuen atzo Ezkurra-Agirrezabalaren aurka.

El Labrit repite la final del año pasado

El Labrit iruindarra acogerá mañana la final del IX Torneo Individual de navidad en frontón corto, una repetición de la del año pasado que enfrentará a Urtasun con San Miguel a partir de las 17.00.

En principio, este año parece que hay un claro favorito que no es otro que el iruritarra Gorka Urtasun. Será su cuarta final consecutiva en la que buscará también su cuarta txapela, algo al alcance de muy pocos o, mejor dicho, de nadie hasta ahora en frontón corto.

La aplastante victoria en su semifinal y el dominio que siempre ha demostrado del mano a mano en frontón corto le colocan como claro favorito ante un San Miguel que ganó su semifinal con mucho sufrimiento y dejando claro que el mes y medio de parón le está pasando factura.

También hay que decir que el rival de San Miguel, Uterga, demostró no ser una perita en dulce y realizó un gran partido, en el que tuvo contra las cuerdas al zaguero de Doneztebe. No obstante, Julen demostró que tiene un arma letal en el saque y que con él puede tener mucho ganado en la final, aunque Urtasun es también un gran restador. GARA