CFA

Angeluko Genetsek ez zuen berdinketa baino gehiago merezi izan

GENETS 1

MONTPELLIER B 1

Angeluko Genetsek atzerapausoa eman zuen Montepellierren bigarren taldearen aurka berdinduta. Norgehiagoka eskas samarra izan zen, Genetsek ez baitzuen oso egun ona izan, eta azkenean justuena gertatu zen, berdinketa baino gehiago ez baitzuen bietako inork merezi izan.

Kanpotarrak oren laurdena bete eta jarraian aurreratu ziren, eta maldan gora jarri zitzaion norgehiagoka talde lapurtarrari, baina apurka-apurka gorantz egin zuen, eta lehen zatia amaitu aurretik Lalanek berdinketa gauzatu ahal izan zuen.

Bigarren zatian, gauzak ez ziren gehiegi aldatu. Etxeko taldeak lanean jarraitu zuen berdinketa apurtuko zuen gola lortzeko ahaleginetan, baina hori ez zen iritsi, eta amaieran puntu banaketarekin amaitu zen.

Baionako Aviron beste borroka batean sartuta dago; izan ere, mailari eusteko lehia horretan ari da lanean. Neurketa oso zaila zuen Limogesen zelaian, eta berdinketa garrantzitsua eskuratu zuen, 1-1 berdinduta. Tastet-ek lortu zuen zuri-urdinen gola.

Azkenaldian, Avironek gora egin du, eta badirudi apurka-apurka goranzko bidea hartu duela eta mailari eusteko moduan izan daitekeela. Horretarako, aldiz, asko geratzen da oraindik eta lanean jarraitu beharko du, taldeen artean alde oso txikiak baitaude.

All about CFA