Maider IANTZI

Konponbide demokratikoa eta justizia soziala, EH Bilduren zutabe

EH Bilduk Europako Parlamentura eraman nahi duen programa aurkeztu zuen atzo Gasteizko agertoki berezi batean, Jardines de Uleta hotelaren patioan. Josu Juaristi zerrendaburua eta Maite Iturre hautagaitzako kidea mintzatu ziren, koalizioko ehun lagunez inguratuta. Azpimarratu zutenez, Estatu espainolak ez ditu Europan nahi, baina han egonen dira, Euskal Herriaren «etorkizuna jokatzen den lekuan».

Hiru oinarri ditu EH Bilduk Euskal Herriko eragile eta herritar ugarirekin batera osatu duen Europako hauteskundeetarako programak: iraultza demokratikoa, justizia soziala eta herrien eta herritarren eskubideen defentsa. Maite Iturre zerrendako kideak atzi Gasteizen jakinarazi zuenez, ahalik eta jende gehienarekin landu nahi izan dute Bruselara eta Estrasburgora eramateko proiektua eta 400 ekarpen baino gehiago jaso dituzte azken bi hilabeteotan. Parte hartu duten guztiei «eskerrik beroena» eman, eta euren ahotsa Europako Parlamentuan argi eta ozen entzuteko «ahaleginak eta bi» eginen dituztela agindu zien.

Gasteiz kanpoaldean dagoen Jardines de Uleta hotelean egin zuten aurkezpena, forma obalatuko barne patio batean, Josu Juaristi zerrendaburuak eta biek, koalizioko ehun kidek borobil bat osatuz inguratzen zituztela. Han ziren, batzuk aipatzeagatik, Aralarreko Rebeka Ubera, EAko Pello Urizar, Alternatibako Diana Urrea eta Sortuko Pernando Barrena, baita Europako zerrenda osatzen duten lagunak ere, EAko Lorena Lopez de Lacalle kasu.

Zergatik dira garrantzitsuak?

Josu Juaristik aitortu zuen jende aunitzek galdetzen diola zergatik diren hain inportanteak Europako hauteskunde hauek. Hala erantzuten du berak: «EH Bilduk aro politiko berri honetan bi lehentasun ditu, konponbide demokratikoa eta justizia soziala, eta indartuta atera behar dugu hauteskundeotatik».

Hori da koalizioaren apustua, Europan eta Euskal Herrian, eta prestatu duten programak «horretarako eta gehiagorako potentziala» duela sinesten dute.

«Horregatik dago jendea hain urduri -adierazi zuen Juaristik-. Estatu espainolak ez gaitu Europan ikusi ere egin nahi». Zergatik? «Euskal Herriaren ahotsa garelako. Euskal Herri libre eta independentearen ahots bakarra izango garelako Europako Parlamentuan», erran zuen indartsu. «Eta Estatu espainolak ez du hori onartu nahi, ez du onartu nahi hemen ireki dugun aro berria». Azaldu zuenez, Estatuak ematen duen «erantzun bakarra errepresioa» da. «Konponbide prozesua usteldu nahi dute, ez dute bakerik nahi». Horregatik dira garrantzitsuak hauteskundeak, «horri aurre egin behar diogulako». Gainera, segitu zuen, Euskal Herriko arazoa «Europako arazoa da, nazio europarra garelako eta gure eskubideak zapaltzen dituzten estatuak Europako Batasunean daudelako». Eta, EH Bildurentzat garrantzitsuena dena, Euskal Herrian aldarrikatzen diren soluzioak jada martxan daude Europako markoan; Irlandan eta Eskozian, errate baterako.

Ildo horretan, 2014 hau urte «erabakigarria» izanen dela oroitu zuen, erabakitzeko eskubidea lehen planoan jarri dutelako dagoeneko Eskoziak eta Kataluniak, eta Euskal Herriak ere «hala egin behar duelako».

Baina, ohartarazi zuenez, EH Bilduk ez du erabakitzeko eskubidea bakarrik aldarrikatuko. Justizia sozialaren beharra lehen lerroan jarri nahi du. Izan ere, koalizioaren arabera, bi ereduren arteko talka edo borroka baitago: «Merkatuena eta pertsonena, merkatuei men egiten dietenena eta geurea».

Eta argi dute: «Gurea da erabakia, guk dugu giltza. Bidea egiten ari gara eta Europako Parlamenturako hauteskundeak bide horretan aurrera egiteko erabili behar ditugu».

Maite Iturre zerrendako kideak eta Udalbiltzako lehendakariordeak programaren xehetasunak eman zituen, baina argi utzita edukiez gain pertsonek osatzen dutela EH Bildu, aldaketa bultzatzeko prest dauden milaka eta milaka pertsona.

Programaren edukiak

Herritar eta eragile ugarirekin egindako elkarlanaren emaitza aurkeztu zuen Iturrek. Lanketa horretan, diagnostiko partekatu bat egin dute: «Europa zaharra eta batez ere Europako Batasuneko egitura administratiboa ez dira gai izan herritarren beharrei erantzuteko». Krisi egoera honetan, Europak «babesik gabe» utzi ditu herritarrak, eta «krisia eragin duten interesak eta sistema kapitalista bera bermatzearen alde» egin du.

EH Bilduko ordezkariak azaldu zuenez, ondorio tragikoak ekarri ditu horrek: langabezia tasa beldurgarriak, eskubide sozial eta politikoak zapalduak, zerbitzu sozialen kopurua eta kalitatea minimo historikoetan... Baieztatu zuenez, Europako Batasunaren jatorrizko oinarrizko printzipioak hondoratu dituzte Troikak eta berau babesten duten politikariek.

Honen aurrean, programak helburu argia du: «Europa berri bat, justuagoa, sozialagoa, ekologista, demokratikoa, parte hartzea sustatuko duena, herritarrak protagonista izanen dituena erabakietan, berdintasunaren aldekoa eta aniztasuna errespetatuko duena».

Hiru oinarri ditu. Lehena, iraultza demokratikoa. Atal honetan, Europa behetik gora altxatu behar dela eta Parlamentuak eta Batzordeak herritarren ekimenak eta eskaerak lege bihurtzeko tresna izan behar dutela defendatzen dute. Bigarren zutabea justizia soziala da eta hemen enplegu politika aktiboak, lanaren banaketa egokia, lan sarien homogeneizazioa eta sektore estrategikoetan inbertitzea proposatzen dute, bertzeak bertze. Herrien eta herritarren eskubideen defentsak osatzen du hirugarren ardatza. Askatasun demokratikoaren alde egiten duen Europa nahi du EH Bilduk, gatazka konponbideetan inplikatzen dena, giza eskubideen defentsan diplomazia bultzatzen duena eta bertze polizia eredu bat babesten duena.

Ortuzar defiende la «Europa de los pueblos» en su viaje a Galicia

El presidente del Euzkadi Buru Batzar, Andoni Ortuzar, concluyó ayer por la tarde su primera visita a Galicia como máximo responsable del partido jeltzale. Tal y como informó Europa Press, tras participar en una conferencia en Santiago, visitó Lugo, en compañía de dirigentes y afiliados de Compromiso por Galicia (CxG), formación que integra la Coalición por Europa junto al PNV, CiU y Coalición Canaria.

El presidente del EBB participó en la conferencia «La Europa que queremos», en compañía del secretario general de CxG, Xoán Bascuas, y de Paulo Carlos López, candidato al Parlamento Europeo.

Según indicó, el PNV y Coalición por Europa abogan por una Europa «que construya una sociedad más justa y más equilibrada, y que vuelva a ser ese espacio común de progreso, libertades y democracia, como lo fue en sus orígenes pero que ahora se está perdiendo». En ese sentido, señaló que «la crisis internacional ha puesto de manifiesto que la Europa de los Estados ha fracasado, no funciona, y por eso proponemos la Europa de los Pueblos».

A su entender, «la mejor manera de que la ciudadanía recupere la confianza en las instituciones comunitarias es que los gallegos, los vascos o los catalanes la sientan como propia, y para eso debemos tener una representación digna en los órganos europeos de decisión».

Ortuzar y los burukides Joseba Aurrekoetxea e Iñaki Goikoetxea emprendieron el viaje de regreso «muy satisfechos» con la visita y con la sensación de haber cumplido con creces el objetivo, que era estrechar relaciones con CxG, «una fuerza nueva e ilusionante» con la que se identifican mucho. GARA

PSE critica que el PNV diga que «ha limpiado la imagen de Euskadi»

La candidata del PSE al Parlamento Europeo Eider Gardiazabal no considera «justo» que el PNV se arrogue haber «limpiado la imagen de la Unión Europea de Euskadi», tal y como declaró el viernes la cabeza de lista del partido jeltzale, Izaskun Bilbao. Según recogió Europa Press, en un reparto de folletos en las calles de Bilbo junto a Ekain Rico, también candidato a las elecciones, y del secretario general del partido de Bizkaia, José Antonio Pastor, dijo que «la imagen de Euskadi nunca ha estado sucia, aunque sí ha tenido unas manchas negras por culpa del terrorismo».

Sobre su proyecto para Europa, explicó que busca «cambiar la política económica que ha venido impuesta desde la UE, por esa mayoría de derechas». Según afirmó, «si hay una mayoría de izquierdas, la política económica se puede y se debe cambiar». Asimismo, abogó por cambiar la política social. GARA