GARA BILBO

Toti Martinez de Lezea Argentinan izango da maiatzean

Toti Martinez de Lezea idazle arabarra Argentinan izango da maiatzean, Etxepare euskal institutuaren babesarekin. Buenos Aireseko Nazioarteko Liburu Azokan parte hartzeaz gain, beste hainbat jarduera ere burutuko ditu Martinez de Lezeak.

Etxeparek jakinarazi duenez, maiatzaren 7an, «La novela histórica (¿Subgénero literario? ¿Moda? ¿Tradición literaria?)» izenburuko hitzaldia eskainiko du azokaren baitan. Biharamunean, «La cultura vasca en mis libros» mintzaldia emango du Argentinako Kongresuko Liburutegian. Maiatzaren 9an beste bi hitzaldi eskainiko ditu La Plata hirian, eta 10ean, Buenos Airesera itzuliko da, «La mujer vasca (Matriarcado, oficios, supervivencia, brujería, presente)» topaketan parte hartzeko. Maiatzaren 11n, azkenik, «Buenos Aires celebra al País Vasco» jaialdian izango da.