GARA

Marie-Andree Arbelbide, 31 urtez Heletako auzapez izan zena zendu da

Urte luzez Heletako auzapez abertzalea izandako Marie-Andree Arbelbide anderea joan den igande arratsaldean zendu zen, 78 urterekin.

Nafarroa Beherean ez ezik, Ipar Euskal Herri osoan pertsona ezaguna zen oso, esparru politikoan, ekonomikoan eta sozialean eragin handia izandakoa. Esaterako, euskal departamenduaren aldeko mugimenduaren sustatzailea izan zen eta bake prozesuaren alde ere agertu zen.

Lafitte mintegian enpresaburu, Ipar Euskal Herriko ekonomia garatzera bideratutako hainbat egituren sorreran eta bilakaeran parte hartu zuen: Euskal Herriko Laborantza Ganbera, Herrikoa bertako proiektuak finantzatzeko elkartean... Auzapez kargura iritsitako emakume bakanetakoa izen zen urte askotan.