GARA

Kirol probak Azpeitian, epaiketa politikoen etetea eskatzeko

Azpeitiko Libre lantaldeak Azkoitiko eta Azpeitiko kirolarien arteko kirol-erronka antolatu du bihar, 18.00etan. Ekimenaren helburua da epaiketa politikoak salatzea eta Olatz Izagirre eta Orkatz Kultur Elkarteari babesa adieraztea, horiek sententzia atera zain baitaude.

Lehendabizi, arraunean, ergometroaren gainean lehiatuko dira plazan Jon Unanue Azkoitiko arraunlaria eta Jagoba Urain azpeitiarra. Guztira 1.250 metro egin beharko dituzte. Ondoren, Jokin Sudupe eta Ainhoa Conde azkoitiarrak eta Xabat Manzisidor eta Maite Iriarte azpeitiarrak arituko dira korrika 3,3 kilometroko bidean. Txirrindularitza proban, berriz, Mikel Garate eta Jon Oiarzabal jardungo dira norgehiagoka, 7,5 kilometroko ibilbidean.