GARA HENDAIA

Bertso Korrika abian da dagoeneko

Dagoeneko abian da Bertso Korrika. Atzo hasi eta martxoaren 28a bitartean 30 herritan Korrika girotzeko hainbat bertso saio egingo dira.

Bertsolaritzara hurbildu nahi dira euskara ikasleakBertso Korrikarekin. «Bertsozaleentzat ere ateak zabalik daude, publikoan bertsozaleek eta euskara ikasleek bat egitea nahi baita», diote antolatzaileek. Hendaian izan zen atzo lehenengo saioa. Bertso tramarekin gozatzeko aukera izan zen Bakar Xoko ostatuan. Datorren saioa otsailaren 25ean izango da Ordizian. 18.30ean euskaltegietan hasi eta ostatuetan jarraituko du. II. Goierriko Atera jaialdiko finalisten errebantxa egingo da. Gabiria eta Zumarraga-Urretxu aurrez aurre.

Gabiriako taldean Jokin Murua, Gorka Maiz eta Mikel Asurabarrena arituko dira. Zumarraga-Urretxuko taldean berriz, Gorka Ojanguren, Beñat Torres eta Maialen Akizu. Ainhoa Mujikak eta Odei Lopezek hartuko dute gaiak jartzeko ardura. Goierriko bertso-eskola, Argiberri Elkartea eta Ordiziako AEK dira antolatzaileak.

Bertso Korrikaren egitarauan aurrera eginez, otsailaren 27an Larraulen da hitzordua, 19.00etan bertako ostatuan. Pintxo jatea eta bertso saioa izango dira. Agin Laburu, Unai Mendizabal, Amaia Agirre arituko dira. Larraulgo bertso taldeak eta euskaltegiak antolatu du saioa. Egitarau osoa www. bertsozale. eus/eu/bertso-korrika helbidean dago ikusgai.