BEHATXULOTIK

«EGA» AUTOBUSA 1920KO UDAN

Alberto Oficialdegui (Artaxoa, 1872-1941) Iruñerriko Oltza zendeako Ibero herriko parrokoak egin zuen argazki hau 1920an, autobusa Iberotik abiatu zenekoa, dirudienez, bere kapela ondo ikusteko moduan azken ilaran doan beste elizgizon baten agurrean. Kanpoan beste apaiz bat dago argazkilariari begira. Ibilbideak Iruñea, Etxauri, Deierri bailara, Lizarra eta, helmuga, Lerin hartzen zituen. Argazkiaren egileak autobuseko sabaian ekipajearen ondoan eta banku luze batzuetan dauden bidaiariak erakusten dizkigu, udako hilabeteetan ohikoa baitzen bertan bidaiatzea. Autobusaren aurrealdean dagoen kobratzailea motorra abiarazteko biradera batekin ageri da. Autobusari “El Ega” esaten zion jendeak, eta Larragako familia batena zen.