Juantxo EGAÑA

Knebworth baporearen erreskatea Biarritzen

1930eko urtarrilaren 27an Knebworth baporeak istripua izan zuen Biarritzen. 92 metro zituen eta Ingalaterratik abiatua zen Baionarantz, 1.400 tona ikatzekin. Portura sartzeko zain, aingura bota zuen Biarrizko itsasargitik hurbil. Ekaitz batek harriak joarazi eta erdibitu egin zen. Hasieran zortzi tripulatzaile erreskatatu zituzten boluntarioek antolatutako sistema baten soketatik tiraka. Biharamunean, Felix Biarritz eta Ernest Henri Donibane Lohizunetik abiatu ziren El Marthotte ontzian; Knebworthera hurbildu eta beste 15 gizon erreskatatu zituzten. 24 tripulatzaileetatik bat hil zen. 1930eko otsaileko “L'Ilustration” astekariko lehen orrialdean agertu zen argazkian Knebwortheko lehen itsasgizonaren erreskatea ikusten da.