Juantxo EGAÑA

Euskal presoak burgosko kartzelan, 1939an

Lazkaoko Beneditarren Fundazioa
Lazkaoko Beneditarren Fundazioa

Artikulu hau ilustratzen duen argazkia Burgosko kartzelan egina dago, 1939an, 36ko gerraren bukaeran. Irudian ehunetik gora euskal preso ageri dira, eta haien artean Joseba Rezola dago. Rezola Eusko Gudarostearen antolatzaileetakoa eta lehen euskal Gobernuko Defentsa idazkaria izan zen. Burgosko kartzelako irudi horretan Koldo Mitxelena ere ageri da, hura ere Eusko Gudarosteko kidea. Biak ala biak Santoñan hartu zituzten preso faxistek eta heriotza zigorra ezarri zieten, biei gerora zigorra ordeztu egin zieten arren. 1936 eta 1941 artean 300 presotik gora fusilatu zituzten Burgosko kartzelan, eta beste 400 ingururi, berriz, “paseillo” delakoa eman zieten frankistek “aske” utzi ondoren; alegia, hil egin zituzten. Halaber, 300 presotik gora gaixorik hil ziren kartzelan.