Juantxo EGAÑA

Argazkian gutxik ezagutzen duen leku ezaguna

Artikulu hau ilustratzen duen argazkiak ia 150 urte ditu. Haren egilea ezezaguna da eta erakusten duen leku hori ere oso jende gutxik ezagutzen bide du gaur egun. Donostia da, 1854an Gipuzkoako hiriburu izendatua. Argazkia Amara auzoan egina da. Ia 30.000 bizilagun dituen auzo hori hiriko handiena da. Lehen planoan Urumea ibaia ageri da, bideratu baino lehen, padura eta Albertone eta Santiago baserriak, gaur egun desagertuak. Baserri horiek gaur egungo Katalina Erauso kalean zeuden, nonbait. Atzean, ezkerretara, Burdinazko Zubia ikusten da. 1864an inauguratu zuten, trena Donostiara iritsi zenean, hain zuzen ere. Urtebete lehenago, 1863an, hiriko harresiak eraitsi zituzten, zabalguneari bide emateko.