Urrats berri bat: NAIZ eraldatu dugu

NAIZ sortu genuenetik zortzi urte igaro direnean, aurrerapauso bat eman eta eraldaketa sakon bat egin dugu, edukiak erdi-erdian jartzeko. 

Azken zortzi urteotan bezala, aktualitateari estu-estu lotuta jarraituko du aurrerantzean ere NAIZek, baina eraldaketa sakon bat eginda. 

Itxura aldaketa bat baino askoz gehiago da, ahalegin guztiak eta diseinu berria edukien mesedetan jarri ditugu. Webgune berrian kalitatezko edukiak txukun aurkeztuko dira, ikusgarriago, argiago eta ulergarriago, dela mahaiko ordenagailuan, dela mugikorrean, dela beste euskarriren batean.

Horrekin batera, edukiak indartzeko apustua egin dugu eta eskaintza zabaldu: musika, bidaiak, gastronomia... gai ugari, betiere aktualitatea baztertu gabe.

Irudiari ere garrantzi berezia eman diogu: bideoak, argazkiak... transmedia elementuak azken batean.

Aldaketa handia da, baina ez da bukatu, gure helburua etenik gabe hobetzea baita.