En Tol Sarmientoren NAIZ Kontzertua, hemen berriro ikusgai

En Tol Sarmiento taldeak uztailaren 3an Bilbon eskaini zuen NAIZ Kontzertua ikusgai daukazu hemen.

ETS taldeak Santana 27 aretoan emandako kontzertua. (Aritz LOIOLA/FOKU)
ETS taldeak Santana 27 aretoan emandako kontzertua. (Aritz LOIOLA/FOKU)

NAIZ Kontzertuen lehen fasea uztailaren 3an amaitu zen, ETSk Bilboko Santana 27 aretoan emandako kontzertuarekin. Lau hilabete agertokietatik kanpo eman ondoren, Arabako taldeak zuzeneko emanaldia eskaini zien ikusleei, eszenaratzearen potentzian oinarrituta.

Taldeak konfinamenduaren hilabeteak aprobetxatu zituen bere zuzena aldatu eta hobetzeko. Ikusleek hori egiaztatu ahal izan zuten, adibidez, argien ikuskizun berriarekin.