NAIZ

Hernaniko NAIZ Kontzertuen ‘Aftermovie’-a

Pasa den asteburuan Hernaniko kiroldegian izan ziren NAIZ kontzertuen ‘aftermovie’-a argitaratu du NAIZek. 

Lau talde aritu ziren oholtza gainean: Skakeitan, Brigade Loco, Des-kontrol eta Zea Mays. Kontzertuek eredu mistoa izan zuten, hau da, ikusleek emanaldiak kiroldegian bertan edota etxetik zuzenean gozatzeko aukera izan zuten Taom eta Fokuren ikus-entzunezko ekoizpenari esker.

Guztira bederatzi kamera erabili ziren, hogei langile eta hamabost boluntario aritu ziren lanean. Lau kontzertu hauek irekian emango dira berriz aurtengo udaberrian NAIZen.