NAIZ

Reauko espetxean diren hiru emazteen mezuak bildu dituzte Kutxabiraren sustatzaileek

Osasun krisiak ezarritako mugen gandi hainbat lagun Iratxe Sorzabal, Izaskun Lesaka eta Ainhoa Ozaeta euskal presoen «ametsen bila» abiatu ziren atzo. Kutxabira ekimenari segida emanez, presoekin elkartu dira gaur eta audio zein paperean haien mezua kutxan sarturik itzuli dira Euskal Herrira.

Espetxe aurrean egindako ekimena. (KUTXABIRA)
Espetxe aurrean egindako ekimena. (KUTXABIRA)

Krisi sanitarioaren baitako neurriek murriztaileak ez dira oztopo izan ‘Bizi gira… Kutxa Bira’ ekimenak bere bidaiarekin jarrai dezan.

Iparra Hegoa elkarteak aurreikusitako egitarauan zenbait moldaketa egin baditu ere, apirilaren 9an Pariseko Reauko presondegirainoko bidea egin zuen «euskaldunen ametsak» biltzen ari den egurrezko kutxa.

Hainbat lagun Iratxe Sorzabal, Izaskun Lesaka eta Ainhoa Ozaeta euskal presoen «ametsen bila» abiatu ziren ostiralean.

Apirilaren 10ean elkartu dira haiekin kartzelan eta audio baten bidez zein paperean haien mezua kutxan sartzea lortu dute.

«Euskaldun eta emakume, zigor bikoitza jasaiten dutenen ametsen bila joan gira, eta argi diogu kutxabira ekimenetik: presorik gabeko Euskal Herri aske, euskaldun, feminista eta herrikoi batean amets eta sinisten dugu», adierazi du elkarteak ohar bidez.

Parisetik Euskal Herrirako bidea atzera eginik, Argentinako Patagonian abian man zuteen euskal nortasunaren aldeko ekimenak Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan hainbat geltoki izanen ditu ondoko egunetan.

Apirilaren 11n igandearekin, Goxoki gaztetxeak prestaturiko harrera goizeko 11.00etan izanen da Itsasun. Egun berean, Aiherrara 16.00etan ailegatuko da kutxa, Aiherra-Antzuola elkartearen sustapenez.

Egun batzuk berantago, apirilaren 17an hain zuzen, Basaizea elkartea arduratu da Baigorri eguerditan KutxaBira ekimenari harrera ekitaldia prestatzeaz. Apirilaren 18an igandearekin, Xiberoara jauzi eginen du, 11.00etan Urdiñarben eta 12.30ean Lexantzün emanak direlarik hitzorduak.

Iparra Hegoak jakinarazi duenez, Manex Erdozaintzi Etxart eta Estitxu Robles kolegioetako ekimenak ezeztatu behar izan dituzte, frantziar Gobernuak eskolak eta kolegioak hesteko deliberoa hartu ondotik. Halere, bi kolegioek parte hartzeko maneraren bat atzemanen dutela hitz eman dute.