
Londresko Polizia Metropolitarra (Met) erakunde arrazista, misoginoa eta homofobikoa dela adierazi du txosten independente batek. Dokumentua Louise Casey funtzionarioak enkargatu zuen 2021ean, urte horretako martxoan Wayne Couzens agenteak Sarah Everard gazte britainiarra bahitu, bortxatu eta hil ondoren.
363 orriko txostenaren arabera, erakundean «sakon errotutako homofobia» dago. Gainera, agente arrazistak daudela dio, eta ez da baztertzen Couzens bezalako polizia gehiago egotea.
Txostenaren arabera, emakumeen eta nesken aurkako indarkeria ez da beste indarkeria-mota batzuk bezain serio hartu, eta larderia orokorra da polizian. Are gehiago, txostenak adierazten du polizia-kidegoko emakumezko langileek «sexismoari eta misoginiari aurre egin behar dietela». «METek ez ditu babestu bere langileak polizia-erasotzaileetatik», zehaztu du.
Izan ere, ikerketa hau abian jarri zenetik, David Carricken kasua ere argitaratu zen. Polizikide hau hainbat bortxaketa, sexu-eraso eta emakumeen torturagatik kondenatua dago.
Txostena zorrotza da, eta adierazi du polizia-indar hau desegin ere egin beharko litzatekeela egoerak hobera egiten ez badu.
«Haserrea, frustrazioa eta lotsa»
Mark Rowley Londresko Polizia Metropolitarreko komisario buruak esan du ikerketa sakon horren emaitza onartzen duela. «Ikaragarria da. Eseri eta txosten hori irakurri eta emozio ugari sortzen dizkizu. Haserrea, frustrazioa eta lotsa sortzen ditu», onartu du. Hala ere, esan du ez datorrela bat azterlanaren «termino instituzionalizatuarekin, konnotazio politikoa duelako».
Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroak ere erreakzionatu du, eta esan du Poliziarenganako konfiantza «oso kaltetuta» geratu dela. «Badakit Poliziaren komisarioak aldaketak egiteko konpromisoa duela. Une honetan badaude aldaketa batzuk martxan. Polizia-indar guztiak beren ofizial guztiak ikuskatzen ari dira berriro datu-basean», gaineratu du BBC katean.
Bestalde, Londresko alkate Sadiq Khan laboristak esan du gaurkoa «Polizia Metropolitarraren zerbitzuaren historiako egunik ilunenetakoa» dela. «Jendeak poliziarengan konfiantzarik ez badu, ez du delitu bat salatuko. Ez da krimen baten lekuko izango prozesu judizial batean eta ez dira poliziarekin bat egiteko aurkeztuko. Beraz, denoi interesatzen zaigu polizia aldatzen dela ziurtatzea», azpimarratu du Khanek.

EP, abierto a favorecer la alcaldía de EH Bildu en diez municipios de Bizkaia y Gipuzkoa

Saint-Pée : un mois de réflexion face à la vente spéculative

Un error en los datos oficiales adjudicó al PNV una mayor ventaja sobre EH Bildu en Berriz

PNV y PSE aceleran un pacto global para desbancar a EH Bildu de la mano del PP

Le Pays Basque desservi par un train de nuit quotidien à partir de 2024

Asiron destaca que no aceptará en Iruñea vías que excluyan al 27% del electorado

Telesforo Monzonen ‘Txikia’ abestia ereserki bilakatu dute Hazparneko errugbi jokalariek

Ignacio Ansorena Funtsa, Durangaldeko 10.000 irudi baino gehiagoren legatua
