
Alavesen denboraldiaurrea egiteko eskaera egin zuen Marianok, eta hilabete askotako lanaren eta etorkizun profesionalari buruzko hainbat zalantzaren ondoren –futbola uztea baloratu zuen, talderik gabe egon ondoren—, 32 urteko jokalariak Eduardo Coudet buru duen talde teknikoa konbentzitu du denboraldiaurrean izandako errendimendu, jarrera eta gaitasun bikainari esker.
Mariano Diaz uztailean kontratu gabe iritsi zen Gasteizera, Gloriosoan geratzeko inolako segurtasunik gabe: Ibaiako ateak ireki zizikion Alavesek gonbidatu gisa. Kike Garciak (Espanyol) eta Panichellik (Estrasburgo) Gasteiztik alde egin ondoren, ordea, aurrealdea ahul geratu da eta errefortzatzeko beharra zuen klubak. Real Madril, Sevilla eta Olympique Lyon taldeetako jokalari ohiak profesionaltasunez, gosez eta golekin erantzun du.
Marianok 45 minutu jokatu zituen Athleticen aurka denboraldiaurreko lehen lagunartekoan, geta ero beste 45 jokatu zituen Castelloren aurka bi gol garrantzitsuerekin estreinatuz. Gironaren aurkako porrotarekin amaitu zen hirugarren partidan, beste 45 minutu jokatu zituen eta protagonismoz gozatzeko aukera izan zuen penalti bat jaurtiz, baina 11 metrotatik huts egin zuen partiduaren ia amaieran.
Aurrelaria bere ahalmen fisikoagatik, oldarkortasunagatik eta abiaduragatik nabarmentzen da, eta horri esker aurkarien bizkarreko espazioak aprobetxatzeko gaitasuna du. Eskuineko hankako jaurtiketa indartsua du eta arriskutsua da aireko jokoan. Gainera, area barruan usaimen handia du eta jokaldiak azkar amaitzeko gaitasuna du baita ere.
Izen handiko klubetan ibilbidea
Bere ibilbide profesionala Badalonan hasi zuen eta ondoren Real Madrilen azpiko dibisioetan, Real Madrid C eta Castillatik pasatuz. Real Madrilen lehen taldearekin debutatu zuen 2016/17 denboraldian, nahiz eta bere gorengo maila Olympique Lyonen (2017/18) eman zuen, non 21 gol sartu zituen 45 partidatan. Errendimendu horri esker Real Madrilera itzuli zen, non hainbat denboraldi eman zituen ordezko aurrelari gisa. 2023an Sevillak fitxatu zuen eta ia ez zuen jarraipenik izan lesioen eta gol faltaren ondorioz.
Selekzio mailan lagunarteko bat jokatu zuen 2013an Dominikar Errepublikarekin baina ondoren uko egin zion Karibeko taldearekin jarraitzeari. Hala ere, 2025ean berriro deitu zuten, itzuleran gol bat sartzea lortuz.
Urtebete talderik gabe eman ondoren, Deportivo Alavesekin estreinatuko da 2025/2026ko sasoiean. Kontratua negoziatzeari ekin diote jada.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
