
Hainbat izan dira Palestinarekin elkartasunean Euskal Herritik egindako adierazpen eta agerraldiak eta Bilboko Konpartsek Aste Nagusia erabili nahi izan dute palestinar herriaren erresistentziaren alde agertzeko.
Txosnen dekorazioetan, federazioak hartutako boikotaren erabakian, muntaian zehar egondako elkarretaratze eta manifestazioetan, han eta hemen eskegitako eta margotutako banderetan… ikusi ahal izan ditugu hainbat babes keinu. Gaurkoan ekintza berezia antolatu dute, «Palestinaz hitz egiteari utziko ez diogulako».

«Aste Nagusian murgilduta dagoen egunotan, bagaude konpartsakideok barretan, jaigunean, programatutako ekintzetan, herritarrak ari gara kaleak kolorez eta algaraz betetzen eta jaiak gozatzen ari gara guztiok. Baina, tamalez, aurten ere begirada ezin dugu Palestinatik kendu, jaietan gauden bitartean ere Israelgo estatua genozidioa gauzatzen ari baita, Europako eta inguruan ditugun instituzioak, erakunde eta enpresa ezberdinen babespean», adierazi dute Bilboko konpartsek.
Hala, Palestinaren bandera irudikatu duen mosaikoa egingo dute Bilboko konpartsek Arriaga Antzokiaren aurrean.

«Zuzenean, eta zeharo suntsituta ikusten ari garen genozidioa paraitzen ari den Palestinar herriari maitasun mezu bat bidali nahi diogu. Jakin ezazue lekuko izaten ari garela, jakin ezazue Israelek eta bere laguntzaileek nortzuk diren badakigula eta egunero borrokatuko eta boikoteatuko ditugula, gure bizitza osoan zehar gure lekukotasuna emango dugula. Egiten ari direna ez dugula inoiz ahaztuko. Jakin ezazue zuen alboan gaudela eta askatasuna bilatzen duen herri honek ere zuen alboan egingo duela bidea. Ez zaretela inoiz bakarrik egongo», adierazi diote palestinar herriari.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik

