
2025/26 denboraldia amaitu bitartean, Sara Krnjic, Novi Sad (Serbia) izango da Lointek Gernika Bizkaia taldearen hamargarren jokalaria. Neurketa ofizialak jokatzen hasi aurretik bizkaitarrek Cameron Williams eta Taylor Jones pibotak galdu zituen, biak ala biak lesioen erruz. Ondorioz, Esther Matarranz, Sarah Polleros eta Emily Bessoir hirukoteak osatu du gernikarren uztaipeko jokoa, nahiz eta hiru jokalari hauek erosoago sentitzen diren hegal-pibot lanetan. Ondorioz, 34 urte eta 1,93 metroko jokalari serbiarrak Lointek Gernikaren barruko jokoa sendotuko du.
Pibot serbiarrak bere herrialdeko ligan hasi du aurtengo denboraldia, azkenengo urteak liga Hungarian jokatzen eman ostean. Talde bizkaitarrak fitxatu aurretik Serbiako Ligan jokatu dituen partidetan nahi izan duen guztia egin du: 24,8 puntu, 17,5 errebote eta 2,4 asistentzia lortu ditu batez beste, alegia. Pasa den denboraldian, Hungariar Ligan, KSC Szekszard talde elastikoarekin 10 puntu, 5,4 errebote eta 10,5 balorazioa lortu zituen.
Krnjicek bere jaioterria den Novi Saden hasi zuen bere ibilbidea saskibaloian. Lointek Gernikako jokalariak ibilbidea luzea du bai bere selekzioarekin baita Europa mailan ere; 2008tik aurrera, Eurocup eta Euroliga jokatu izan ditu urtero. Bere selekzioarekin, aldiz, urrezko domina jantzi zuen 2015eko Eurobasketean Rioko eta 2016ko Olinpiar Jokoetan, berriz, brontzezkoa. Beraz, hainbesteko eskarmentua duen jokalaria funtsezko pieza izan daiteke talde bizkaitarrarentzat.
Sara Krnjic jokalari berriak «oso pozik» dagoela onartu du Gernikara iritsi berritan «beste liga berri batean jokatu ahal izateagatik». Bere «esperientziarekin taldeari laguntzea» espero duela gehitu du.
«Eskarmentu handiko jokalaria da eta defentsako lana zein errebotea sendotuko dizkigu Sarak», adierazi du, bestalde, Lucas Fernandez entrenatzaileak.
Gauzak ondo, larunbat honetan bertan izan lezake gernikarren fitxaketa berriak bere aurreneko aukera. Gernikarren Galiziako lurretan, Lugon, Ensinoren aurka jokatuko dute 19.15etan hasita. Hurrengo norgehiagoka, berriz, datorren asteazkenean izango du, Azore Irletan, Sportiva Azoris Hotels taldearen kontra Emakumeen Eurocupeko dema jokatu beharko baitu Lointek Gernika Bizkaiak.

‘La Revuelta’ astindu du Zetak-en ikuskizunak... eta Euskararen Nazioarteko Egunean

Desalojado el instituto de Martutene, el Ayuntamiento solo realoja a la mitad en La Sirena

Solicitan inhabilitación y prisión para los policías acusados de agredir a un menor en Gasteiz

Euskal Herriko Osborneren azken zezena lurrera bota du Ernaik
