Euskal dantzen bitartez gure historiari begira

Soka, euskal dantzaren urratsetan erakusketa ikusgai dago egunotan Donostiako Koldo Mitxelenan Euskal Kultur Erakundeak antolatuta. Bertan topatu daitezke esaterako, berriki dantzan.eus atariak zabaldu dituen 1921eko irudiak, Santurtzin neskak aurreskuan agertzen direnekoak. Oier Araolaza antropologo eta dantzariarekin hitz egin dugu.

Audio_placeholder

Euskal dantzen bitartez gure historiari begira

Loading player...
1921ean emakumeak soka dantzan aurreskua dantzatzen
1921ean emakumeak soka dantzan aurreskua dantzatzen

Luzaideko dantzetan emakumeen parte hartzeaz egingo duten galdeketaz ere galdetu diogu Araolazari. Argi du eskubideak ez direla galdetzen, berea dutela emakumeek eskubide hori. Diskriminazioa hain zabaldua dagoen honetan ordea, positibotzat jotzen du gaiari heltzea eta aldatzeko borondatea agertzea.