“Presio urbanistikoaren ondorioz %20 jeitsi da euskara indizea Mungialdean”

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Kontseiluak, UEMAk eta UEUk antolatuta, bihar Donostian ospatuko diren “Lurraldea eta Hizkuntza: Oraina & Geroa” deituriko jardunaldien hirugarren edizioaz hitz egin dugu gaurko Kalegorrian saioan.

Loading player...
|11/05/2016 11:13
Luhi3_irudia
“Lurraldea eta Hizkuntza: Oraina & Geroa” deituriko jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko da bihar, Donostian.

Jardunaldien harira lurralde antolakuntzak eta urbanismoak hizkuntzan duen eraginaz hausnartzeko bi lagun gonbidatu ditugu gurera. Unai Fernandez de Betoño, UEU kidea eta arkitektoa eta Miren Segurola, UEMA koordinatzalea.