NAIZ+
BAIONA-SEGURA

Ipar eta hego eskutik, aurten Baionako Etxepare lizeoko ikasleekin

Urteroko zita bihurtu da dagoeneko Seguran Iparra-Hegoa ekimena. Estatuen mugak aldentzen dituen herritarrak gerturatzeko asmoz ekimen ugari izan ohi da urtero Goerriko herri honetan eta aurten protagonismo nabarmena Baionako Etxepare lizeoko ikasleena izan da. Bideo honetan laburtu dute martxoaren 15etik 17ra Segura ingurura egindako bisita.

Segurako egonaldiaren berri luze eta zabal Kanalduderen 'Zure esku' emankizunean jaso zuten. Seguratik bertatik egindako saio berezian jaso dute Iparra-Hegoaren berri eta baita Lizeoaren ikasturtea nola hasi den ere; babes kanpainak izan duen hedapenaz, tartean.

Aurtengo edizioan gazteak izan dira ekimenaren ardatz eta hala landu dute hitzaldietan ere. Info7 irratian eman zituen azalpenak Eñaut Arretxe antolatzaileak:

Loading player...

23 urtez ospatu da Seguran Iparra Hegoa ekimena. Aurten 'Oroitzen naizeno' antzerkiarekin hasi ziren ekitaldiak, belaunaldiz belaunaldi kontzientzia sozio-politikoak izan duen garapenaz hitzaldia izan zen gero eta gazteen arazo sozialak izan zituzten hizpide hurrengo saioan. Asteburura begira jarrita ohiko bertso afari (eta aurreko poteoa), ekitaldi instituzionala eta Gereziondoko ohiko ekitaldia izan ziren. Iparrahegoa.eus webgunean ikusi ahal dituzue ekitaldi denak eta bideo honetan aurtengoaren laburpen bizkorra: