NAIZ+

Esne Beltza, iluntasunean argi

Larunbatean Esne Beltza taldeak Zamudion jo beharreko kontzertua bertan behera gelditu zen argindarraren eten batengatik, zaleek baina gogotik aritu ziren iluntasunean dantzan eta kantuan.

Larunbatean Zamudion jotzekoa zen Esne Beltza taldea. Haatik, kontzertua abiatu eta gutxira, matxura baten ondorioz, argindarra eten eta ezin izan zuten emanaldiarekin jarraitu. Esne Beltza taldeak berak eman zuen gertatutakoaren berri, etxera «pena handiz» itzultzen zirela nabarmentzearekin batera.

Dantza eta parrandarako gogoa ostera, handia zen Zamudion eta arazoei irtenbidea eman guran, iluntasunean eta bozgorailurik gabe ere ederki aritu ziren dantzan eta kantuan. Esne Beltza taldea hunkitu zuten zaleek eta euren esker ona erakutsi nahi izan diete, «ez dugu ahaztuko zuen jarrera, handiak zarete», diote oharrean.