NAIZ+

#nibiziNAIZni, bizipoza NAIZ+en

#nibiziNAIZni leloari helduta uda giroari eta bizipozari leihoa irekitzeko proposamena dakar NAIZ Plusek. Bidali zuen argazki, postal edo bideoak eta parte hartu sari ederrak dituen lehiaketa honetan: bi bidaia Europako hiri batera, bi eguneko egonaldia hotel batean eta baxera bat.

#nibiziNAIZni. Thinkstock
#nibiziNAIZni. Thinkstock

Gaur hasi eta datorren irailaren 21 arte bizipozaren leihoa zabaldu nahi dugu NAIZ Plusen. Gure komunitatea osatzen duzuen guztiekin igaro nahi dugu udara, elkarrekin gozatuz. Urrutiko lurraldeetara bidaiatuko duzue batzuk, etxe bueltan geratuko zarete beste batzuk, jaiez jai ibiliko dira baten batzuk eta besteak, lan egin beharrean izango dira; baina zauden tokian zaudela, bidali argazkiak, postalak edota bideoak eta bizi udara gurekin!

Nola parte hartu?

Igorri bizipozaren argazki, irudi, postal, bideoak nibizinaizni@naiz.eus helbide elektronikora edota Portuetxe, 23-2a. 20018 Donostia helbidera.

Twitter eta Instagram sare sozialetan ere bilduko ditugu, horretarako #nibiziNAIZni traola erabili beharko da.

Partaide bakoitzak nahi beste irudi, bideo edo argazki igorri ditzake zozketan parte hartzeko, baina, desberdinak izan behar dute guztiak. Twitter eta Instagramen epean barruan publikatutako eta #nibiziNAIZni traola duten irudiek parte hartuko dute soilik. Argazkiak jasotzeko azken eguna irailaren 15a izango da.

THINKSTOCK

Jasotzen ditugun argazki guztiak naiz.eus/naizplus-en, –eta bere sare sozialetan– izango dira ikusgai. Horietako batzuk gainera, Zazpikan argitaratuko dira udako igandeetan.

Lau sari zain

Parte hartzaile guztien artean, lau sari banatuko ditugu:

1: Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bi lagunentzako bidaia zozkatuko dugu parte hartzaile guztien artean. Irabazleek Munich, Lisboa, Praga, Erroma edo Brusela artean hautatu ahalko dute. 

2: Bidaia bera irabaziko du Zazpikako editore grafikoaren ustez argazki ederrenak. 

3: Jasotako bideoan artean zozketa berezia egingo dugu eta irabazleak Etxebarriako (Bizkaia) Antsotegi hotelean bi eguneko eta bi pertsonako egonaldia irabaziko du.

4: Erabiltzaileen argazki gustukoenak GARAko baxera jasoko du etxean. Facebook/naiz.eus-en 'atsegin' gehien dituenarentzat izango da saria.

Irabazleak irailaren 21ean bertan ezagutuko dituzue, Facebook Live bidez egingo dugun zuzeneko emankizunean.

 Aritz LOIOLA. FOKU

-Bidaia bi lagunentzako izango da eta bost egun eta lau gauez gozatu ahalko da hautatutako hirian, alojamendu eta gosaria erregimenean. 2019ko ekainaren 20 baino lehen egin beharko da bidaia, beti ere, behe denboraldian, hau da zubiak, Gabonak edota Aste Santua ez den egunetan. Baldintza bakarra bidaiatu baino 60 egun lehenago Ibiltari Bidaiak agentzian izen-ematea da, hegaldi zuzenak mantentzen diren bitartean.

-2 pertsonentzako logela + gosaria biltzen duen saria da Antsotegi hotelak eskaintzen duena, beti ere goi-denboralditik kanpo erabiltzeko.