NAIZ+

Eskolako itzulketa?!

Zarako erakusleihoa. (Ion Alvarez)
Zarako erakusleihoa. (Ion Alvarez)

Itzulketa itzulpengintzaren sinonimo gisa hartzen du Elhuyar hiztegiak. Haatik, Zarako hauek ez dira iaioegiak itzulpengintzaren ofizioan eta eskolako buelta, eskolako itzulketa izendatu dute haien erakusleihoak apaintzen dituzten afixetan.

Ion Alvarezek bidali digu argazkia, atzo bertan atera zuen Donostiako San Martzial kaleko Zara Kids denda atarian. Salaketa guri bidaltzeaz gainera, Zara enpresari ere helarazi diola eman digu jakitera; «ordua da halako itzulpenak salatu eta zuzentzeko», dio.