NAIZ+

Bastidako matxinada anarkistaren 85. urteurrena

1933an Arabako Bastidan izandako matxinada saiakerari buruz jasotako informazioa eta hainbat testigantzak zabaltzen ari dira, gertakari horien 85. urteurrenean.

(@LaBastida1933)
(@LaBastida1933)

Abenduaren 8 eta 9an Arabako Bastida herrian izandako matxinada anarkistaren 85. urteurrena beteko da. Zer gertatu zen, baina, Arabako Bastida herrian 1933an?


Manuel Azaña buru zuen gobernu errepublikarraren porrotaren ostean, 1933ko azaroko hauteskunde orokorretan CEDA koalizioaren indar eskuindarrek irabazi zuten, erabat banatua zegoen ezkerraren aurrean. Egun horietan abstentzioa bultzatu zuen CNTk komunismo libertarioa aldarrikatzeko greba orokor iraultzailea deitu zuen hauteskundeen emaitzen aurrean.

Abenduko matxinada hori Estatu espainol osotik zabaldu bazen ere, Euskal Herrian ez zuen eragin askorik izan; Bastidako kasuan izan ezik. Izan ere, Araba Errioxako herri horretan hainbat lagun armak hartuta matxinatu ziren. Baina, saiakerak porrot egin zuen gau hartan berta

Labastida1933 elkarteak 1933an izandako matxinada anarkistako gertaerak gogoratzeko webgunea du eta sare sozialetan zabaldutako bideo honen bidez eman nahi du ezagutzera herriko historiaren pasarte hau.

Proiektuaren asmoa Bastidako matxinadaren ostean jazotakoaren berreraikitze saiakera bat egia da. Matxinadan parte hartu zutenekin zer gertatu zen, nola eragin zuen 1936ko kolpeak eta ondorengo errepresio bortitza, gerra hastean ezkutuan mantendu zirenen istorioak, 1933ko gertakizunen zergatia eta Araba Errioxan eta Euskal Herri guztian izan zezaken eragina azaltzea dute asmo.

Iaz zabaldutako webgunean jazoera horren inguruan dauden lanketak bildu ditu, baita garaiko prentsa eta horren ezagunak diren gertakizunak ezagutarazteko testigantzak ere. Iaz, gertaera horretatik 84 urte betetzen zirenean egin zituzten publiko, eta aurten urteurren biribilaren aitzinean zabalpen lanarekin jarraitzen dute.

Twitterreko hari batean ere bildu dituzte gertakariak. Ikusi.