NAIZ+

Migratzaileei Baionan egiten zaien harreraren oihartzuna 'The New York Times'-en

Frantziako Gobernuak eta Prefeturak Baionan migratzaileei egiten zaien harreraren aurkako neurriak iragarri ostean, hiriburu lapurtarrean alkateak berak eta gizarte eragileek daramaten babes ekimena nabarmendu du 'The New York Times' egunkari ezagunak. Ezberdinen arteko elkarlana nabarmendu du bere artikuluan.

‘The New York Times’ egunkarian agertutako albistea.
‘The New York Times’ egunkarian agertutako albistea.

Maiz begiratu ohi dugu Euskal Herriaz munduan zer esaten den, eta ariketa horretan egunkaririk garrantzitsuenetakoa 'The New York Times' da. Folkloreari loturiko gaiak ekarri izan ditugu hona noiz edo noiz... Oraingoan sakonagotik gerturatu da hedabide estatubatuarra Euskal Herrira, Frantziako Gobernuaren kontrako jarrerari aurre eginez Baionan egiten ari den migratzaileen harrera ekimena dakar.

Frantziako Gobernuarkein alderatuta herritarren eta alkatearen ekimenez eman den harrera eredua nabarmenduz.

Baionako harreraz artikulua New York Times-en

Estatuaren itxikeriaz hemen informazio gehiago

Baionako Pausa aterpeaz hemen gehiago

Irun eta Hendaia arteko muga zeharkaldiz hemen 7Kn argitaratutako erreportajea

Euskal Herria eta ezberdinen arteko elkarlana

Artikuluaren ia osotasuna alkateak duen jarrera goraipatuz osatu arren, herri ekimenetik egiten ari den lana ere aipatu dute NYTen, horretarako Diakite elkarteko Maite Etcheverryren hitzak jasoz. Bere burua «ezkertiar independentista erradikal» gisa aurkezten duela dio kazetariak, eta ondorioz politikoki zentroeskuineko alkatearen kontrako aldean kokatzen duela bere burua, «baina aldi honetan ez», dio kazetariak.

Baiona Euskal Herriko hiriburuetako bat dela ere zehazten dute artikuluan, titularrean «frantziar alkate» batez mintzo bada ere artikulua, Etchegaray aurkeztean «frantziar Euskal Herria» aipatzen baitu. Baiona kokatzeko mapa bat ere badakar albisteak, estatuen mugak marraztu arren zazpi herrialdeko Euskal Herriaren berri ere emanez.