NAIZ+

Umorea, imajinazioa eta kritika sozial eta politikoa inauterietan

Berezkoa dute inauteriek kritikarako joera, umorea, imajinazioa... Aurten ere zer esana eman dute batean eta bestean izan diren mozorroek. Horietako batzuk aukeratu ditugu ranking moduko honetan. Besterik proposatuko zenuke? Helarazi iezaguzu (@naizplus eta naizplus@naiz.eus).

Franco diktadorea hilobitik atera osterako proposamenak eman dituzte batzuek.  Juan Carlos RUIZ/FOKU
Franco diktadorea hilobitik atera osterako proposamenak eman dituzte batzuek. Juan Carlos RUIZ/FOKU

Kotxe garbitzaileak: Hau da agian sarean gehien zabaldu denetako bat. Oiartzunen agertu ziren autoen garbiketa tunel horietako bi arrabola edo eskuila.

Kale garbitzaileak. Autoak bakarrik ez, kaleak garbitzen ere aritu ziren batzuk, hostoz ere jantzi zen hauei lana emateko kideren bat:

Berri Txarrak eta sarrerak Hainbat herritan agertu dira Berri Txarrak taldekoak inauterietan... eta baita agurra iragarri ostean sarrerak lortzeko izan diren ezintasunak nabarmendu dituztenak ere. Taldeak berak umorez hartu du

Mikel Laboa ere aipatu gabe ezin utzi musikarien eremuan, Tolosan ikusi zuten:

Franco deshobiratua. Horrenbeste lan ematen ari zaio Espainiako Gobernuari baina Tolosan askorik pentsatu gabe deshobiratu dute Franco.


Juan Carlos RUIZ / FOKU

Eskuinak datoz eta Franco dute gidari, Bilbon ere agertu zen diktadore espainiarra.


Marisol RAMIREZ / FOKU

tipi-tapa, tipi-tapa... Corriendo Aretxabaletan etorkizuneko iragarpenik okerrena, «espainiar hizkuntzaren bazterketa» salatzeko.

Euskararen museoa Bilbon, barrez etorkizun triste bat iragarri zuten Bilbon. 2150. urtean kokatuz, euskararen museoaren inaugurazioa gauzatu zuten.


Marisol RAMIREZ / FOKU

«Llibertat presos politics». Kataluniako independentisten aurkako epaiketa Bilboko inauterietan.


Marisol RAMIREZ / FOKU

'Terraplanistak'