NAIZ+

Mursegoren ‘Aitatxo’, Jimmy Jazzetik sarera

Osteguneko emankizuneko Mursegoren ‘Aitatxo’ abestiak Jimmy Jazz aretoaren hormak gainditu eta sare sozialetan zeresana eman du.

Mursegoren kontzertua izan zen pasa den ostegunean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.
Mursegoren kontzertua izan zen pasa den ostegunean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

Lisabo eta Mursego taldeen kontzertua izan zen pasa de ostegunean Gasteizko Jimmy Jazz aretoan. Mursego taldea Maite Arroitajauregi eibartarraren musika-proiektua da.

Osteguneko emankizuneko Mursegoren ‘Aitatxo’ abestiak Jimmy Jazz aretoaren hormak gainditu eta sare sozialetan ere zeresana eman du. Kantuaren hitzak Amaia Astobizak idatzi ditu. Jimmy Jazz aretoak berak partekatu du bideoa.

Hainbat talde eta bakarlariren musikari izan ondoren (Anari, Lisabö, Xabier Montoia, Ama Say...) 2009an kaleratu zuen bakarkako lehen diskoa. Ahotsa, txeloa, pianoa, ukelelea, , xilofonoa, txirula, edota perkusio txikia jotzen ditu bere diskoan.

Guztira zazpi disko kaleratu ditu, azkena 2018an ('Mutu'), eta filmetarako soinu-bandak ere egin ditu Maite Arroitajauregik.