NAIZ+

#nierebaNAIZ, salaketa eta elkartasunari leku udako lehiaketan

Salaketari eta aldarrikapenari leihoa zabaldu nahi diogu udan eta horretarako, #nierebaNAIZ leloa hartuta GARAk bizi duen espoliazioa salatu nahi dugu zuekin. Bidali zuen argazki, gif edo bideoak eta parte hartu sari ederrak dituen lehiaketa honetan.

Iazko lehiaketan garaile izandako argazkietako bat. (Kostan Delgado)
Iazko lehiaketan garaile izandako argazkietako bat. (Kostan Delgado)

Urtero bezala, gure komunitatea osatzen duzuen guztiekin nahi dugu uda igaro, elkarrekin gozatuz. Aurten baina, udak dakarren bizipozarekin batera, salaketari eta aldarrikapenari egin nahi diogu tokia. Zuekin batera, GARAk bizi duen espoliazioa salatu nahi dugu. Etxe bueltan ateratako argazkiekin edo urrutiko lurraldeetatik igorritakoekin prentsa askatasunaren aldeko elkartasun mosaiko bat osatu nahi dugu.

Gaur hasi eta datorren irailaren 20 arte zauden tokian zaudela, bidali #nierebaNAIZ traola ikusgai duten argazkiak, gif-ak, postalak edota bideoak eta parte hartu gure lehiaketan!

Nola parte hartu?

Igorri #nierebaNAIZ traola ikusgai duten argazki, irudi, postal, gif edo bideoak nierebanaiz@naiz.eus helbide elektronikora edota Portuetxe, 23-2a. 20018 Donostia helbidera.

Twitter eta Instagram sare sozialetan ere bilduko ditugu, horretarako #nierebaNAIZ traola erabili beharko da.

Lehiaketan parte hartzeko #nierebaNAIZ leloa ikusi behar da. Fisikoki agertu ahal da irudian, protagonistak erakutsiko duen kartel batean adibidez, edo ondoren editatu daiteke, nahi den moduan.

[@hatxen Twitter erabiltzaileak partekatutako irudia]

Partaide bakoitzak nahi beste irudi, bideo edo argazki igorri ditzake zozketan parte hartzeko, baina, desberdinak izan behar dute guztiek. Twitter eta Instagramen epearen barruan publikatutako eta #nierebaNAIZ traola duten irudiek parte hartuko dute soilik. Argazkiak jasotzeko azken eguna irailaren 16a izango da.

Jasotzen ditugun argazki guztiak naiz.eus/naizplus-en, –eta bere sare sozialetan– izango dira ikusgai. Horietako batzuk gainera, Zazpikan argitaratuko dira udako igandeetan.

[Iazko lehiaketako argazki irabazlea. (Maialen Gabantxo)]

Lau sari zain

Parte hartzaile guztien artean, lau sari banatuko ditugu:

1: Ibiltari Bidaiak agentziak eskainitako bi lagunentzako bidaia zozkatuko dugu parte hartzaile guztien artean. Argazkiak, bideoak, postalak eta gif guztiak sartuko dira zozketan. Irabazleek Munich, Lisboa, Praga, Erroma, Porto edo Brusela artean hautatu ahalko dute.

2: Bidaia bera irabaziko du Zazpikako editore grafikoaren ustez argazki ederrenak.

3: Jasotako bideo eta gif-en artean zozketa berezia egingo dugu eta irabazleak Etxebarriako (Bizkaia) Antsotegi hotelean bi eguneko eta bi pertsonako egonaldia irabaziko du.

4: Erabiltzaileen argazki gustukoenak GARAko baxera jasoko du etxean. Facebook/naiz.eus-en 'atsegin' gehien dituenarentzat izango da saria.

Irabazleak irailaren 20an bertan ezagutuko dira.

[GETTY IMAGES]


-Bidaia bi lagunentzako izango da eta bost egun eta lau gauez gozatu ahalko da hautatutako hirian, alojamendu eta gosaria erregimenean. 2020ko ekainaren 20a baino lehen egin beharko da bidaia, betiere, behe denboraldian, hau da zubiak, Gabonak, Aste Santua edota Pazko astea ez den egunetan. Baldintza bakarra bidaiatu baino 60 egun lehenago Ibiltari Bidaiak agentzian izen-ematea da, hegaldi zuzenak mantentzen diren bitartean.

-2 pertsonentzako logela + gosaria biltzen duen saria da Antsotegi hotelak eskaintzen duena, betiere goi-denboralditik kanpo erabiltzeko.