‘Egunean behin’, bogan dagoen galdera-erantzunen euskarazko jokoa

Euskara sustatzea eta euskal kultura ezagutaraztea xede duen ‘Egunean behin’ izeneko jolasa bogan dago. 10.000 jokalarien langa gaindituta, bost hilabete daramatza erabiltzaileei egunerokoa alaitzen.

NAIZ+|23/07/2019
Egunean_behin
Egunean behin jolasaren irudia.

Martxoan argitaratu zuen CodeSyntaxek mugikorrerako ‘Egunean Behin’ izeneko euskal aplikazio berria. Tribial estiloko galdera-erantzunen joko bat da. Zehazki, erabiltzaileek hamar galderako galdetegi bat erantzun behar dute —egunean behin, egunero partida bat—, eta ahalik eta denborarik laburrenean.

Euskaratik eta euskaraz sortutako 50.000 galdera daude datu-basean. Noski, jolasean badira mundu mailako galderak, baina asko dira Euskal Herria oinarri duten galderak. Euskarazko liburu eta idazleen inguruan galdetzen du aplikazioak, Euskal Herriko geografiaz, edota euskarari lotutako hainbat galdera daude ere.

Tribial itxurako hamar galdera sorta eskaintzen zaizkie parte hartzaileei egunero.Kulturaren inguruan, kirolaz, matematika, geografia edota literatura dituzte hizpide galdera horiek. Emandako erantzunen arabera eta erabilitako denbora aintzat hartuz, puntu gehiago edo gutxiago jasoko ditu erabiltzaileak egunero.

Sailkapena astekoa da eta astean zehar jokatutako zazpi partidetan onena izan denak oparia jasotzen du igande gauero. Astelehenetan, berriz, partida berria hasten da. Bakarka edo taldean jokatzeko prestatua dago eta oso dinamika errazeko jokoa da.

Martxotik martxan den aplikazioak erantzun ona izan du jendartean; aste honetan, esaterako, 10.000 lagunen langa gainditu du jokoak. Aplikazioa androiderako eta iPhonerako dago garatuta.

Jolasa oraindik ezagutzen ez baduzue, apur bat itxaron behar duzue, izan ere aste honetan amaituko da lehen denboraldia. Irailean itzuliko da berriz eta diotenez berrikuntzekin.

Aurre hartu eta aplikazioa deskargatzeko egin klik HEMEN.