naiz
Aretxabaleta

Aretxarte merkatari elkartea: gabonetan ere erresistentzia

«Erresistentzia gara». Hau da Aretxabaletako Aretxarte merkatari elkarteak aurtengo gabonetan zabaldu duen mezua. Ohikoa bihurtzen ari da merkatari elkarte honen gabonetako mezua eta aurten, ‘La Casa de Papel’ seriaren iruditegia hartuta, merkatalgune handien aurrean «erresistentzia» direla defendatu dute.

Aretxabaletako Aretxarte merkatari elkartea, gabonekin batera, badator urteroko spotarekin. ‘La Casa de Papel’ serie arrakastatsuko iruditegia erabilita eta ‘Bella Ciao’ abestia oinarri, «Erresistentzia gara» aldarrikatzen dute. Merkatalgune handien eta kontsumo ereduen aurrean, merkatari txiki horien «erresistentzia» goraipatzen dute gabonak aurrera ateratzeko.

Kepa Errasti aktoreak egiten du poliziarena eta merkatalgune handi horien aurrean ere, merkatari txikiek gabonak nola bere horretan mantentzen ote dituzten ikertu nahian dabil.