naiz
Otxandio

‘564’ abestuko du Josu Zabalak abenduaren 24an, 246 ohe hutsak gogora ekarriz

Hertzainak taldeak Amets Prefabrikatuak diskoan ‘564’ kaleratu eta 30 urtetara, lanaren letra gaur egunaren isla ere bada. «Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde», Otxandioko plazan arituko da Josu Zabala abenduaren 24an eta herritarrei gerturatzeko deia egin die, «kanta hau behingoz historiara» pasatzeko desioarekin.

«Magikoa izan zen Bilboko Kafe Antzokian Hertzainak taldeko kideek ‘564’ kantua jo zuten unea». Hau errepikatu egin nahi dute, eta horretarako Josu Zabala Otxandion egongo da abenduaren 24an kantua kantatzeko prest.

«Euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratzearen alde bete dezagun plaza kantuz», adierazi dute @ohe_hutsak sare sozialen bitartez. Jendea animatu eta bertaratzen diren guztiek, Zabala gidari dutela, errepresaliatu politikoen etxeratzearen aldeko aldarria eginen dute. «Ia azken aldia den eta kanta hau historiara pasa dezakegun», adierazi du Zabalak.

Bilboko Kafe Antzokian ere jo zuten abesti bera irailaren 17an, eta bideoak azkar zabaldu zen sareen bitartez, orduko letrak egunerokotasuna duela agerian jarriz.