NAIZ

Juan Gorritik proposamen bat egin die haur guztiei: bidali zuen marrazkiak

Aralarren magalean bizi den aztiak, Juan Gorritik, proposamen bat luzatu die munduko haur guztiei: egin marrazki bat eta bidali argazkia aterazurekoloreak@gmail.com helbidera. Parte-hartzaileen artean bere marrazkiak zozketatuko ditu Gorritik.

«Munduko haur guztiak besarkatzen direnean jaioko da askatasuna, kolorez beteta». Juan Gorriti margolari eta eskultore nafarraren mezua da, koronabirusaren krisi eta konfinamendu egoera honetan idatzia.

‘Atera zure koloreak’ izena jarri dio martxan jarri duen ekintzari. Honako proposamena egin du egun hauetarako, «munduko haur guztientzat»: egin marrazki bat eta bidali argazkia helbide honetara: aterazurekoloreak@gmail.com.

Parte-hartzaileen artean Gorritiko aztiak bere marrazkiak zozketatuko ditu. Animatu zaitezte!