naiz

Porrotx eta Marimototsen mezuak osasun langileei: «Izarrak zeruan eta itsasoan. Zuek gure bihotzean»

Porrotx eta Marimototsek bideo bana helarazi diete ospitalean egun hauetan lanean ari diren herritar guztiei, herritarrak zaindu eta «daukazuen maitasuna, jakinduria eta ilusia» ere transimititzeagatik. «Izarrak zeruan, izarrak itsasoan eta zuek, gure bihotzean», gehitu du Porrotxek.

Porrotx osasun langileei
Porrotx osasun langileei

«Ospitaleko sendagile, erizain, laguntzaile, zeladore, garbitzaile, sukaldari, zerbitzari, administrari eta langile guzti-guztiei eskerrik asko». Modu honetan, sare sozialetan zabaldutako bideo baten bidez, Porrotxek osasun arloko langile guztiei «ospitalean dauden gaixoak eta gu denak zaintzeagatik» haien lana eskertu nahi izan die.

Egun hauetan nahi gabe protagonista bilakatu diren behargin hauei «daukazuen maitasuna, jakinduria eta ilusia» ere transimititzeagatik txalo egin die. «Izarrak zeruan, izarrak itsasoan eta zuek, gure bihotzean», gehitu du Porrotxek.

Kaleetara eta plazetara ateratzeko unea «laster» iritsiko dela uste du. «Orduan bai, gure muxu eta besarkada guztiak emango dizkizuegu. Aupa zuek!».

Marimototsek ere bideo bidez helarazi nahi izan dizkie eskerrak osasun arloko langile guztiei eta bildu dituen «herriaren muxuak» bidali. «Handitzen naizenean, ospitaleko langilea izango naiz», zin egin du.