|04/12/2018
23:00etan: Hip Hop eta jazz estiloa Revolutionnary Grooves saioan

Hiphop eta jazz estiloari eskainitako Revolutionary grooves saioa izango dugu. Daddyjeffek 90.hamarkadako hiphopa eta jazzaren arteko fusioa egiten zuten artista eta talde esanguratsuenak entzuteko aukera eman du: Money Power & Respect, Big L, J-Live, Cam¥ron, Cormega, Noreaga, Mr Gruff, Q-Tip, Ghetto Staar, Quee Teen, Pharohe Monch, Mega Blast…

|04/12/2018
Fikzioa eta errealitatearen mugan ibili da Burdinola programa

Ingalaterrako Haken taldearen "Vector" diskoa izan dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Skull Fist, Rhapsody Of Fire, Artillery eta Hitten banden berriena ere eskaini dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko Auritz taldearen "Laino Eder Hori" disko-liburua nabarmendu dute, Robert Rodrigo Band, Kudai eta Orion Child banden doinuekin batera.

Bat egin heavy metalarekin!

Loading player...
|03/12/2018
23:00etan: Fikzioa eta errealitatearen mugan ibiliko da Burdinola programa

Ingalaterrako Haken taldearen "Vector" diskoa izango dute protagonista, nazioarteko nobedadeen artean. Skull Fist, Rhapsody Of Fire, Artillery eta Hitten banden berriena ere eskainiko dute. Herriko Burdina atalean, berriz, Bizkaiko Auritz taldearen "Laino Eder Hori" disko-liburua nabarmenduko dute, Robert Rodrigo Band, Kudai eta Orion Child banden doinuekin batera.

23:00etan bat egin heavy metalarekin!

|02/12/2018
#AgurInfo7 Revolutionary  Grooves: Euskal Herriko rap-a

#AgurInfo7 tertuian perla hau berreskuratu dugu. Euskal Herriko Rap-a eta musika beltza izan ziren protagonista 2014an emititu zen Revolutionarty Grooves saioan: M.A.K, Norte Apache, Suaia ta Lahaine, Glaukoma, Neat, Askapen Sound System, Thow Mc, Daskeken… 

Loading player...
|02/12/2018

#AgurInfo7 tertulietara gonbidatu dugu Rafa Cabeza, Bailara Ezkutua saioko gidaria. «Beti gustoko izan duten saio mota egiten nuen Info7 Irratian» esan du Cabezak, eta hauxe berak aukeratutako perla, 2010eko udan egindako kontzertuen errepasoa.

Loading player...
|02/12/2018
#AgurInfo7 Burdinolako lehen irratsaioa

Info7 irratia bere sorreratik informazioan eta musikan espezializatutako irratia izan da, eta horregatik 13 urte hauetan estilo anitzeko musika saioak egin ditugu. Gaur, azken tertulia berezi honetan koadrila ederra elkaratu dugu, horietan artean dago Iñaki Esnaola, Info7 Irratian beteranoa da.  Esnaola 2007an hasi zen "Burdinola" egiten eta oraindik ere jarraitzen du, astelehenero, heavy metal estiloari hauspoa ematen. Hauxe Info7 Irratian emititu zen lehen Burdinola saioa. 

 
Loading player...
|30/11/2018
#AgurInfo7 Musika irratsaio berezituen aldeko apostua

Ariketa polita izan da #AgurInfo7 tertuliak egitea, aspaldiko lagunak bildu ditugu berriz ere Info7 irratiaren mikrofono aintzinean. Irrati honetako langile ohi eta kolaboratzaileak gonbidatu ditugu. Eta hasi bezala, amaituko dugu, musika hartuko dugu ardatz. Inaxio Esnaola (Burdinola),  Esther Martinez (Life is just a moment) Ines Garcia eta Maria Ugartetxea (Yellow Submarines) Rafa Cabeza (Bailara Ezkutua), Eneko Alkorta (Reggae Fever) eta Iñaki Arrizabalaga (Revolutionary Grooves) elkartu ditugu. 

Loading player...
|30/11/2018
Euskal Rapa eta Benito Lertxundi 'Euskaraldia Clash' ekimenean

Euskaraldiaren baitan, 'euskaraldi clash' ekimena jarri dute abian. Euskal rap, hip hop eta traparen inguruko lana egin du Jokin Etcheverriak, berauek sustatze aldera. Benito Lertxundirengana jo eta estilo horietan aritzen direnen inguruko iritzia eman du oriotarrak. «Gaur eguneko euskal raperoak belaunaldi inkonformista berri baten ordezkariak dira, eta Ez Dok Amairuren filosofiarekin parekotasun handia dute» esan du Etcheverriak. Muak.eus atarian dira ikusgai bideo guztiak.

Loading player...
|30/11/2018
'Dena Oskol' sor-marka propioko disko orekatua kaleratu du Izaki Gardenak taldeak

Elegantziaz, sentimenduz, melankoliaz eta etxeko sor-markarekin kaleratu du Izaki Gardenak taldeak 'Dena Oskol' azken lana. Jon Basaguren abeslari eta gitarjoleak lan berrian «zerbait berria, ezberdina, motibagarria» egin nahi izan dutela esan digu. Biniloan ere atera dutenez, zortzi abesti ditu, lau alde bakoitzeko. Disko orekatua da, kantu motelak, gitarreo azkarragoarekin nahasten direnak. Nitasunetik, gutasunera eta zutasunera egin du jauzi disko berrian, inguruan ikusten duenari, argazkiei, momentuei abestuaz modu metaforikoan.

Loading player...
|30/11/2018
Ken Boothen single berritik tiraka hasi eta The Skatalitesekin amaitu Reggae fever irratsaioan

Gaur gaueko saioan Ken Boothen single berritik tiraka hasi gara eta The Skatalitesekin amaitu dugu. Tartean Hugo Lobo, Desmond Dekker eta King Hammond entzuteko aukera izan dugu.

Gozatu!

Loading player...
Page 2/ 87