Bizkaiko metalgintzako langileen mobilizazioa, lan-hitzarmena berritzeko aldarriarekin.(Marisol RAMIREZ / FOKU)
Gerturaketarik ez eta Bizkaiko metalgintza grebara

Bizkaiko metalgintzako beharginek euren lan baldintzak hobetzeko borrokan dihardute. Sindikatu guztiak batu eta beste bost eguneko grebara deitu dituzte sektorea osatzen duten 50 mila langileak. Oraino ez dituzte jarrerak gerturatu. Iratxe Azkuek, Bizkaiko Industria Federazioko LABeko arduradunak, astelehenerako beste bilera bat izango dutela esan digu. Aitzitik, euren hamar oinarrizko eskaerei erantzun ezean, «borrokan» jarraituko dute.

SEP. 20 2019
Loading...