Garrotarrak Zigor amaren hiletara ekarri zutenean.
Lander Garro: «Badira 20 urte sakabanaketa larrutik ordaintzen dugula, bagenuen gogoa amaiera ematen hasteko»

Info7 irratian izan da Lander, Zigor Garroren anaia, goizean anaia eta Julen Mendizabal Mont-de-Marsan espetxera gerturatu dituztela jakin eta biharamunean. Pozik hartu dute, noski, albistea baina «gazi-gozoa» dela dio Garrok, helburua presoak etxeratzea delako eta urbilketaren albistea euren etxera bai baina gainerakoengana oraindik ez delako iritsi.

FEB. 28 2018
Loading...