"Aupa Mikel! Ongi etorri Baionara!"
Mikel Irastorza baldintzapeko askatasunean aske utzi zuten abuztuaren 7an. Biharamunean Baionara ailegatu da 13.30ak aldera. Bertako tren geltokian ongietorri beroa egin diote herritarrek. Ekimenean, Kepa del Hoyo gogoan, euskal preso guztiak libre eta bizirik etxeratzeko engaiamendua areagotzeko dei egin du Irastorzak. Argazkiak: Isabelle Miquelestorena
AUG. 08 2017