Bestak agurtu dituzte Baionarrek
Egunak pasa ahala indar hartzen joan ziren bestek atzo eguerdian izan zuten puntu gorena. Peñek karrikak txarangekin bete zituzten, danborradek hiria dardarka jarri zuten eta Kanboko ziganteek bisitariak zerura begira jarri zituzten. Iruñeko herriari eskainitako egunean, Lapurdiko eta Nafarroako hiriburuetako herriko ordezkariek San Andres elizatik herriko etxerako bidea elkarrekin egin zuten, “urtean zehar beste hainbat proiekturekin egiten dugun bezala”.
JUL. 30 2018